Bi ilbehera

Abendua ilbeheraz sartu zitzaigun eta ilbehera topatu du azken atean: ilbehera bana ekarri digu aurtengo abenduak. Euri lardaskeroz abiatu zen hasieran: opari mostra batez nahi duela, esango nuke urteberrirako langa zabaldu digun honek. Goizeko 7,52etan (8,52) sartu da Libra zeinu airez eta lorez ornituan. Aire garbiz sartu da, halaxe sartu denez, behelainorik han-hemen izan omen den arren: mendien aldamiotan ez da horrelakorik. Ezta biharkoan ere: goizeko izotza kenduta, polita geldituko da 2008ko lehen eguna. Baina, hori bai, etzitik aurrera, hegomendebal traskail samarra nabarituko da mendi hegalotan, kostako tenperatura epelduz. Zerugoietan paseko laino ta hodei franko ere bai, paseo azkarrean. Eta ostiralak bai, iparmendebala nahiz iparraldeko tenteagoa sartzeko enpeinorik azaldu nahiko du, beroa uxatuz. Laburra izango da saioa eta errege bezpera txukuntzen saiatuko da berriro.

Aste kurioxoa orokorrean, baina haizeon toreoa hegotik ekialderainoko paseilloa eginda hasi nahiko du urteko lehen ilargi koska honek, ilbeherakoa izaki. Opariak denetikoak botako dizkigu mostran: eguzki ordu bikainik bai, haize baldres samarrik ere bai, goiko hodei pase mostrakorik ere bai; tarteren batean, itsasoko lainateri umelari ere utziko dio txanda, eta ekialdeko haize geldo hotzari ere bai, noski. Tenperatura ere, mostrario denetikoan.

Uda hegogabea

Udari begira, sanjoanak iristean, hor ibili ohi da jendea nolako uda, zenbateko beroa, zenbat eguzki, zer ekarriko duen, udako planak egite aldera. Lehen belazeak onez ateratzea izan ohi zen kontua: orain hondartza nahiz igerilekuetako tenple ona

Ez da i

Mendira, disimuluan biak. Kaskamotz, indartsu. Indartsuegi mendizaletarako, aukeran. Batek sendo hitzegiten du, erdara ez garbian. Belarri luze noa, Urbira bidean: txorien peskizan gehienbat. Pasa ditut aldatzgora, puxkatxo bat isildu dira. Etxeko nire txikitako gure astotxoak bezala, bi belarriak antena atzeraka: iguin nazkagarriak hartu nau orpondotik gora zain ta kirio

Iazko negua

Nahi nuke, joan doakigun urteari errepasotxo bat eman, aldiko urtaro ofizial bati begiratu eta bere datuen tartetxoa zabalduz. Baina, ez Indonesia aldeko berriak gogoratu gabe: ia 100 hildako, 30.000 etxetik kanpo joanak, uholde negargarri latzak dituztelarik han

2007 errondatxoa

Arantzazun, 24aren arratsaldeko gure Olentzaro ibilaldia ederra izan zen. 60 lagunetik dozenatxo bat bai gora, jende sorta mardula, Olentzaro saski gainekoari segika, 3 neska gazte trikitia dantzatzen, laugarren bat panderoari bere onenak ateratzen, tarteka

Eguberri zorion!

Zorion bakezkoa, xumea, bihotzetik bihotzerakoa, guztioi!

Gabon bakoitzeko
jaiotza berri bat,
Gabon bakoitzari
berria deritzat,
lehen espantu bera
dut espantu behintzat.
(1985)

Bakea jaio da,
bakea behar da:
eta hala ta guztiz
bakerik nahi-ezka.
Bake-gose denek
bitez belaunbika,
eta hasi, faborez,
bake elkarrizketa.
(2007)

Gabon bakoitzeko…

Gabon ilbetea

Gauerdia pasatxo, 1,17tan (2,17) bete da beteenean, plen gainezka, neguko ilargi potolotua. Behelainoen pean, oxta-oxtako itzaltxoan harrapatu zaitue hainbat zokotan, argiago mendien aldamioan gaudenontzat. Taloa galanta, zuritxo izatea bakarrik