Halaxe tokatu!

15 egun izotz eta zerugarbi, zipoztua egon da lurra belaze ta pendizetan. Ilargi koxka ilbeherako honek mudatxoren bat badakarrela eta, nire goizerdi pausuak mendialde jakin batzutarako bidean eman ditut: harkaitza bainoago belardi xumeetan barrena, erbirik baote bai, eta nire baitan beste

Ezin elkorrago

107 sagartxo ta xagarttiki, urtarrilaren azkenean, han daude oraindik zintzilik ta xintxilik, batzuk ez baitute titare ximur baten tamainatxorik ere. Izan dute, bada, izan dutenez, haize baldar trauskilik franko, Zapiarbe baserria bezain haizebegi txuxena den paraje bistakoan. Ez alferrik! Sagartxo elkor baino elkorragoak, iazko uda xelebrearen lekuko, txortentxorik ere apenas hazi zuten, llaburraren llaburrez, fruitutxoa bezain zekena ekarri baitute txorten ttikia ere, haizeak ezin dantzarazteko, nonbait. Mami erdigozaturik izan balute, zozo ta beste, xulatuko ta ustelaraziko zituzten

Hiru santu gaurko

Santuen egunak asko aldatu dira, azken Kontzilioak egindako entresaka medio gehienbat. Hala, gaurko egunez ospatu zen mende batzutan San Pedro Nolaskoren eguna. Motserraten ikasketak egin eta gero, Ama Maria Mesedeetakoen Ordena fundatu zuen. Nolasko abizen horrek, bertso gogoa agudo pizten dio euskaldun bati. Eta halatsu datoz iritsi zaizkigun bi erranak, baserri girokoa bata, arrantzaleena bestea:
San Pedro Nolasko, aragi gutxikin salda asko.
– San Pedro Nolasko, arrai