Bisusturte izan!

Nondik dator otsail ttikiari eguna oparitzea? Horixe kontua bisustu bakoitzean. Naturaren Mintzoan bildu nuen erara, hara orain 8 urte bisusturte izatearen arrazoia.

Gure 24 ordu biribileko egunak, ezin du zehatz-mehatz bildu eta lotu eguzkiaren eta lurraren arteko jira-buelta horien

…(eta 2)… zuk gorde kontsejuak”

“Eskatu ezean, zuk gorde kontsejuak”. Hauxe zen nire amamaren aholkua. Izan ere, aholkua baliagarri ohi da (baliobeteko ere bai), kontseilua urre-pisuko ohi da zein ahotatik datorren, aholkubila hurbildu denari amultsuki ematen bazaio, gune egokian jaulki bada, une aproposenean bideratu bada.

Aholkuak, aldiz, indarra eta txispa galtzen ditu, lau ordu ateratako sagardoaren pare, edo globo hutsaren aire-pisu hutsala hartzen du, inork eskatu gabe, gune eta une desegoki ez-propialean plazara botatzen bada, eta aholku-zentzu eskaseko eta sen gutxiko ahotik badator.

Aholkua kontu serioa baita. Kontseilari ezin baita edozein, hala nahi duelako izan. Kontseju saltzailea, saltzaile agertzeagatik bakarrik, ez baita bere horretan fidagarri. Bere buruaren sinesgarritasunarekin batera aholku ta kontseiluen balioa pikutara botatzen baitu, kontseilariei izena gaiztotuz eta lagunak uxatuz. Eskatu zaionak bai, badu arrazoirik emateko. Eskatu gabe, saltzaile ateratzen denak, asko dauka galtzeko, bere pertsona eta bere historia ere kontuan hartzera baitarama aholku eroslea.

Borobila iruditu zitzaidan, belarri iskinara nork eta politikari batek (ez politikeroak) xuxurlatu zidanean. Eta halaxe, bere hartan dakarkizut hona:

Ilbete tapatua

Gutxitan egongo ziren hainbeste begi ilargira bidean. Goizeko hiru ta erditan, 3,30 (4,30), bete du bere aurpegia ilbete gaurkoak. Ederra kontua, garbitzeko tamainakoa: bete, edo hustu? Ilbetea hortxe genuen, baina ezin ikusi, ezin antzeman bere ordu propioan