Ilbehera gauerako

21 ordu eta 47 minututan (22,47), ordua aurreratu baino lehen, gaueko hamaikak 13 minutu gutxiagoan sartzen gara ilbeheran. Ilbetea fanfarroi samar portatu da: nork hitzeginik izan du behinik behin, euritea dela, elur kontuak direla, urtegi hustu beharrekoak, Itoitz ia erabat betea

Bitxikeria bitxia

2007ko 22 goizetik (orduan sartu baikinen neguan), martxoko 20ra arte (hor iritsi baitzen udaberria), Arantzazun bildutako euri kopurua, 90 egunetatik 41 euridunetan osatua, 222,2 izan da, kopuru-zenbaki bitxia benetan. Horrek berak bazuen bitxikeriatzat seinalatzeko lainekorik.

Bitxiaren bitxikeria, ordea, beste honetan dator. Ostiral santuan, arratseko 18,40tan osatzen zen ilargi betea. Ordubete aurretik lanbro ta zirimiri abiatu zena, euri-elur-elurpinport-kazkabar eta guzti etorri zaigu 7 egunetan. Arantzazuko ur-biltegi berean osatu kopurua, 7 egunetakoa, hauxe duzue: 222,7. Bada bitxikeriatako arrazoirik, nik uste.

Honako beste kontu hau ere, -estima dezakenarentzat diot-, nahikoa bitxi suerta daiteke: neguko batezbestekoa, hau urtez urte pixkatxo bat aldatzen dela kontuan izanik ere, azken 42 urteotakoa, hemen Arantzazun, 460tik 480ra bitarte horretan lebilake negu osokoa. Beraz, negua hain eskas ibili bazen, 222 besterik gabe, azken 7 egun ilbetearen hauekin, ia berdinduan gelditu zaigula pentsa genezake: beti ere atzerakarga eta kolpe-kolpekoa izan dela ahaztu gabe

Ilbete ta iltzar

Gaur arratsean ilbete: 6rak eta 40 minututan (19,40). Edo iltzar? Nafarro aldetik bezala, Gipuzko nafarzaleenean eta Bizkai eremu hainbatetan ere, maitea zuten ilzahar adiera. Ilargia zahartu zela, alegia, bete erabat, eta beheraka abiatzen zela segituan.

Udaberri omen

Udaberri, goizeko 5 ordu eta 48 minututatik (06,48). Neguari adio, udaberriari oles! hala nahi bazenu.

Niri neuri gehiago inporta zait beste hau: Udaberriko ekinozioa gaur. Negu-udaberrien koxka, nire aburuz betiere, egokiagoa dirudit otsailaren hasierakoa, eguzkia gorantza sendotzen doaneko argiaren festa hura, Kandelario egunak ere azpimarratu nahi izan diguna: orduan baitu egunak ordubete irabazia. Baina, nolanahi ere, ekinozio eguna bada gaurko 20 hau, (eta ez ohikoena den martxoaren 21, -arrazoia ez da zaila, bisustuak egun bat erantsi duela tartean-), gau-egunek euren arteko oreka iritsi dutelako da: izan ere, otsail koxkorrak, ordurarte zuen ordubeteari, beste ordubete eta 8 minutu erantsi dizkio egunargiari gauari kenduta, eta martxoak, bere lehen 20 egunotan gainerakoa: 3 ordu irabazi ditu egunak eta oreka plenena da gaurkoa: 12 orduko iluna eta 12 ordutako argia.

Gure etxeotako argi piztuak medio, eta kaleko foko potenteak itsututa, egunaren oilarite eta argitzearen poza ebatsi eta gorde zaigu eta gainera, hemendik 10 egunera, ordubete aurreraraziko gaituzte ordu ofizialetan: eguzkiari aurre hartuko diogulakoan, bi ordu lehenago jaikiaraziko gaituzte, erlojuak aurreraraziz

Indulentzi haizea

Lazarok xoria harrapatu, Erramuk lumatu eta Pazkok jan”. Astesantu inguruko kontuak ziren horiek gurean bezala beste baserri askotan ere gogoratzekoak. Orduan igande bakoitzak baitzuen bere ebanjelio txatalaren oihartzun luzea. Lazaro hilobikoaren piztea zen Erramu aurreko igandekoa, kontzilioz aitzin. Garizumak berezko zuen barau eta bijili fama, gosete garaietan nahikoa penitentzi zena, Pazkotara artio luzatzen baitzen: xoxokuma gizentxoak eta, tartean zozoama ere, harrapatu arren, lumatzea eta jatea, Pazkotara luzatu behar ziren patata egosi xoxoz gozatutan jateko ere. Luze zihoan, bai, garizuma.

Bizkaiko negua, garizuma!” Garizumari, Bizkai aldetik, debozio asko gabe, halaxe deitu zioten. Paraje berekoa da etsipenezko honakoa ere: Guk xingarra duguneko, garizuma! bijili eta barau, beti frenarazten zuelako mahaiko kontua.

Martxoko landareak, garizuma eta haizegorria”. Aurten ez dugu horrenbestekorik izan, baino, garizuma burutzean, san Jose egun honetarako azaldu da ipar ttenttea. Hargatik deituko zioten haizegorri hotz txorrotx horri,

Ilgoran astesantura

Astesanturako bidean datorkigu gaurko ilgora. Eguerdi bidean, 10 ordu ta 46 minututan (11,46) sartu da ilgoran, gaur zortziko ilbetearen bidean. Erramuak loratan aspaldi paratu dizkigu udaberriak. Erramu eguneko sagarako haizeak berrogei egunez jotzen du. Zabaldua da esaera bai Ipar eta bai Hego euskal herritan. Haizea erreparatzera irteten omen ziren mezanagusiko

Ilberri martxokoa

Oteitzaren Arantzazuko apostoluekin nago. Goiko amaren seme zerraldoaren aurrean, ez dute ahorik. 13 aurpegi ahogabeko, begi sakonen isil mututuaren okotz itxian… hamaulagarren ‘ez dok hamairu’ bakar bakarrik, basamortuan kantu txiliozkoan ari da, lepoa askatuta, nongo burutik datorkion ez dakigula…

Atzoko nire leihoko ‘laurdenka’ lantzeko gogoak utzi ninduenez, Gara-n azkenorrian, ‘lehen ostirala’ zainduz atzo atera nuena honuntza ekartzeko, arren, mesede eskatu didanari begirunez, horrekintxe konforma nahi nuke. Eskerrik asko!

Aurten hobeto portatuko al da! Iazko martxoko ilberriak sartu zigun

Nagon isilik!!

Elurra ez da jolasa. Ez da sekula izan, abere eta azienda ttikiak kenduta.
Elurra eta beldurra, bikiak ziren baserriko bizitzan.
Elurte ta beldurte, bizkiak.
Elurra jolas egin nahi dugunetik, jolasti hartu behar ote dugu, olgetan?
Elurra ez da jolasa. Ez da sekula izan eta