Indulentzi haizea

Lazarok xoria harrapatu, Erramuk lumatu eta Pazkok jan”. Astesantu inguruko kontuak ziren horiek gurean bezala beste baserri askotan ere gogoratzekoak. Orduan igande bakoitzak baitzuen bere ebanjelio txatalaren oihartzun luzea. Lazaro hilobikoaren piztea zen Erramu aurreko igandekoa, kontzilioz aitzin. Garizumak berezko zuen barau eta bijili fama, gosete garaietan nahikoa penitentzi zena, Pazkotara artio luzatzen baitzen: xoxokuma gizentxoak eta, tartean zozoama ere, harrapatu arren, lumatzea eta jatea, Pazkotara luzatu behar ziren patata egosi xoxoz gozatutan jateko ere. Luze zihoan, bai, garizuma.

Bizkaiko negua, garizuma!” Garizumari, Bizkai aldetik, debozio asko gabe, halaxe deitu zioten. Paraje berekoa da etsipenezko honakoa ere: Guk xingarra duguneko, garizuma! bijili eta barau, beti frenarazten zuelako mahaiko kontua.

Martxoko landareak, garizuma eta haizegorria”. Aurten ez dugu horrenbestekorik izan, baino, garizuma burutzean, san Jose egun honetarako azaldu da ipar ttenttea. Hargatik deituko zioten haizegorri hotz txorrotx horri,

5 thoughts on “Indulentzi haizea

  1. Aupi Pello:

    Zer moduz! Aizu, badut zuretzakotz interesgarria den zerbait. Bada Valladolid-en jaio filologo bat, filologo ofizialek erotzat dutena, baina hagitz interesgarria.

    Berak dio ezen euskaldunok antzina urtearen hastapena Martxoaren 1ean hasten genuela. Ihauteak urteari amaiera adieraztekotz ospakizunak lirateke, eta Pazkoa urteari ongi etorria ematekoak.

    Zer iruditzen? Izan ere, zuk badakizu ohitura hauek guztiak ez direla orain bi mila urte sortutako gauzaren bat. Alegia, ezen milaka urteko kontua dirudiela. Badakizu, naturaren mintzoa.

    Hire erantzunaren zai, Pello.

  2. Andoni, filologo horrek dioena ez da batere bidegabea. Erroma zaharrenean, adibidez, urtearen hasiera martxoaren 1a zen, hots, nekazari lanak eta gerrak berriro hasteko garaia. Horren aztarna geratu zaigu latinezko zein erdarazko hilen izenetan: martius, aprilis, maius, iunius, quintilis (hots, 5. hila, gero iulius Julio Zesarren goratzarrez), sextilis (geroago augustus), september, october, nouember, etab.

    Urtearen hasiera urtarrilaren 1era aldatua izan zen K. a. 155. urtean arrazoi militarrak zirela-medio, urte bakoitzeko kontsulak harmadaren ardura hartzen baitzuten martxoaren 1ean. Gerlak Erroma inguruan gertatzen zirenean ez zegoen arazorik, baina garai hartarako Erromako Errepublika txit inperialista lusitarrak eta zelbiteriarrak menperatzeko ahalegin betean zegoen eta kontsulak Hispaniako lurraldeetara iritsi orduko beranduegi izan ohi zen kanpaina osoa aurrera eramateko negua etorri baino lehen. Kontsul berriak urtarrilean izzendatuz gero, ordea, bazuten astirik Espainia aldeko ordokietan egoteko udaberriko lehen loreak agertu orduko…

  3. Filologo honek erraten duena da ezen latinoek supremazia gogoz Europako eta munduko hiriburu arkaikoena menderatu nahi zutela. Izan ere, inperio izatekotz ingurukoek gehien miresten duten eremua konkistatzea beharrezkoa baita.

    Filologo honen iritzian leku hori Santander izan zen, euskaraz Andera. Oraindikan orain mapetan Sant’Ander idatzi izan da, edo Sant’Andero. Historia sakona da, baina sinplifikatzekotz moduan erran ezen antzina Euskal Herria izan omen zen munduko eremu estimatuena. Greziak, Egiptok, Sumeriak, eta baita Ameriketako antzinako zibilizazioek ere oroitua. Izenak aldatu omen dira, eta bere iritzian hau da gakoa. Alegia, Euskal Zibilizazioa deitu den horren izenak Historia osoan zehar ugari izan dira: Askandia, Hesperida, Atlantida, Wasconia, edo Navarre. Kuriosoa da ikustea antzinako kartografian, barrokoan edo erromatarrean, nola izendatu izan den Euskal Zibilizazioaren eremua. Adibidez Kantauri Mendizerra osoari “Biscaia Pars” deitu izan zaio.

    Google Earth hartuz gero eta Galiza-tikan Catalunya-raino narrasten baduzu pantailako irudia, etengabean azalduko zaizkizu udalerrien izendegia. Harrigarria da euskarazkoak diren udalerri izenak zenbat diren.

    Lehengo gaiari eutsiz filologo honek aurkitu omen du prehistoriako eraikitako tenplurikan zaharrenaren orubea:

    http://euskalherria.indymedia.org/eu/2008/03/47462.shtml

    Niri hau guztia arraroa iruditzen zait, eta txundigarria. Baina, nire iritzian, nahiz-eta kontraerran ugari ukan, guztia ahokatzen da.

  4. Erromak guztia suntsitu nahi izan zuen. Guztia? Bai. Guztia. Zer gelditu da Euskal Zibilizazio hartaz? Zer?

    Erromak guztia suntsitu zuen. Baina, baldin-eta Euskal Zibilizazioa izan bazen medizinaren, arkitekturaren eta urbanismoaren sortzaile, hau EGIa bada, bada zerbait geldituko zen, ezta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude