Udaberri omen

Udaberri, goizeko 5 ordu eta 48 minututatik (06,48). Neguari adio, udaberriari oles! hala nahi bazenu.

Niri neuri gehiago inporta zait beste hau: Udaberriko ekinozioa gaur. Negu-udaberrien koxka, nire aburuz betiere, egokiagoa dirudit otsailaren hasierakoa, eguzkia gorantza sendotzen doaneko argiaren festa hura, Kandelario egunak ere azpimarratu nahi izan diguna: orduan baitu egunak ordubete irabazia. Baina, nolanahi ere, ekinozio eguna bada gaurko 20 hau, (eta ez ohikoena den martxoaren 21, -arrazoia ez da zaila, bisustuak egun bat erantsi duela tartean-), gau-egunek euren arteko oreka iritsi dutelako da: izan ere, otsail koxkorrak, ordurarte zuen ordubeteari, beste ordubete eta 8 minutu erantsi dizkio egunargiari gauari kenduta, eta martxoak, bere lehen 20 egunotan gainerakoa: 3 ordu irabazi ditu egunak eta oreka plenena da gaurkoa: 12 orduko iluna eta 12 ordutako argia.

Gure etxeotako argi piztuak medio, eta kaleko foko potenteak itsututa, egunaren oilarite eta argitzearen poza ebatsi eta gorde zaigu eta gainera, hemendik 10 egunera, ordubete aurreraraziko gaituzte ordu ofizialetan: eguzkiari aurre hartuko diogulakoan, bi ordu lehenago jaikiaraziko gaituzte, erlojuak aurreraraziz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude