Bitxikeria bitxia

2007ko 22 goizetik (orduan sartu baikinen neguan), martxoko 20ra arte (hor iritsi baitzen udaberria), Arantzazun bildutako euri kopurua, 90 egunetatik 41 euridunetan osatua, 222,2 izan da, kopuru-zenbaki bitxia benetan. Horrek berak bazuen bitxikeriatzat seinalatzeko lainekorik.

Bitxiaren bitxikeria, ordea, beste honetan dator. Ostiral santuan, arratseko 18,40tan osatzen zen ilargi betea. Ordubete aurretik lanbro ta zirimiri abiatu zena, euri-elur-elurpinport-kazkabar eta guzti etorri zaigu 7 egunetan. Arantzazuko ur-biltegi berean osatu kopurua, 7 egunetakoa, hauxe duzue: 222,7. Bada bitxikeriatako arrazoirik, nik uste.

Honako beste kontu hau ere, -estima dezakenarentzat diot-, nahikoa bitxi suerta daiteke: neguko batezbestekoa, hau urtez urte pixkatxo bat aldatzen dela kontuan izanik ere, azken 42 urteotakoa, hemen Arantzazun, 460tik 480ra bitarte horretan lebilake negu osokoa. Beraz, negua hain eskas ibili bazen, 222 besterik gabe, azken 7 egun ilbetearen hauekin, ia berdinduan gelditu zaigula pentsa genezake: beti ere atzerakarga eta kolpe-kolpekoa izan dela ahaztu gabe

One thought on “Bitxikeria bitxia

  1. Aro igarleek eta zientzialariek nahi dutena esango dute; ilargiaren kontuek eta tenporek ez dutela fidagarritasunik, alegia. Baina hainbeste mendetan gure aurrekoek aintzat hartu izan dituztenean zerbait izango dute. Edo haiek baino argiagoak al gara gu?

    Kontrakoa ez ote den… Teknologia berrien menpekoegi bihurtzea ez dut uste aurrerapausoa denik. Oso lagungarri ditugu, bai; baina ez egia absolutu. Bihar ere egunak argituko du eta harek esango digu zer asmo duen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude