Baxuen eroria maitatzeko!

Baxuenera jausi eta erori den gajoa maitatzeko! Hori du kristauak lezio eta agindua. Maite dut, beraz, Ertzaintza. Maitatu behar dut ertzain bakoitza. Ebanjelioak esan dit eta erakutsi Nazareteko Jesusek, maitatzeko baxuena, baztertuena nahiz behereneraino erori dena. Han beheran, jausi den osin beherekoan maite dut, ordea; ez bait naiz gauza, ebanjelioko Jesusek diostan bezala, esku eman eta