Txolinkerietan?

Badira eta ikusten tarteka zentzu askorik gabeko portaerak. Are eta arriskutsuagoak gaurko errepidean ikusten badituzu.

Gaur goizerdian, Beasaindik Zumarragara, 120ko abiada muga daukagun errepide zabal horretan, aurrekoak frenatzen sentitu ahala, neu ere, harridura eta beldur punttu batez, halaxe para naiz.

Etika baturantz

Errentero askotxo dabil bazterretan etikaren kontura. Etika ez da, ez errentan emateko eta ezta errentan ipintzeko ere. Etika, gaurko ludi gaiso hau senda dezakeen erremedioa, horixe dateke gizadiarentzat, serioski onartzen asmatuko bagenu. Mundu zabalari, lau haizeetakoari begira mintzo da Leonardo Boff honetaz:

Ilbehera

Eguerdi osteko 14,12an (16,12) sartu gara ilbeheran. Dena beheraka, dena hustuz, gaur zortzi maiatzaren 5ean ilberri ttikian goraka hasi arte. Badirudi ilargiak ilbeheran indarra galtzen duela eta ez dizula talentu askorik izanen eguraldia nahasteko. Mendebalaren bizkarretik itsasoko lainateria bultzaka etorri bai, baina ez euri pulamentuzkorik eta tenperatura aldetik, freskatzeko keinutxoa besterik ez. Gaurko ilargi koskasaltoxkak bai, fronte pare ahul baten zikina ta eragina ekarri ditu; beste zeozer iritsiko da bihar gauetik etzi goizaldera, baina, gainerakoan, mendebalak berak xikintzen duenaz aparte, hego ikuttua sartuko zaio haizexkari, eta zeru txit garbiak izan gabe ere, berobidean (epelbidetik gora) utziko gaitu batetik, eta, bestetik, lehorretik jarraitzeko gogoa ekarriko du asteburu luzerako. Eta ez dirudi ilargi berriak berak ere koska nabarmenik ekarri nahi duenik.

Arto garaia

San Jurgi (23, atzo), artoak ereiteko goizegi; San Markos (25, bihar), artoak ereinda balegoz!

Egun bakarra, hauxe gaurkoa: gaur behar prexixo, artoak garaiz ereingo badira! Atzo goizegi: Ernanin atzeratzeko eskatu zuten aurrez atzorako eskatu mozioa. Gaur behar du transgeniko ereiteak! Zer da arto trans-geniko hori? Gene berezkoen artean ta barruan, eta haruntzagoko ere

Kuku, kuku!

Pazko aste elurtsu ta euritsuan ez zuen txintik atera: zazpi egun dilubiozkoen amaieran, martxoaren 29an, pazko asteko larunbatak atsedentxoa utzi zigunean, orduantxe entzun nion lehenbizi (genion esan beharko, testigu eta guzti, beraz) kukuka banakako lotsati erdi-isilean entzun ere. Ilargialdi luzean, oso tarteka eman du bere presentziaren berri. Eurigiro ilunkarak utzi gaituenean, aste honetan, herenegun eta atzo, igo da sasi gordeetatik zuhaitz adarretara, bere kantua segidoago zolitzera.

Baina gaur, apiril goian, goiztiri freskotan, zeruertz argitan, lotsa luze isilean aspertuta, kukua espabilatu da Arantzazuko txoko banatan. Gordean ibilia, oihartzundu da naturaren alde orotan, txori eta hegazti gehienak kantu saltsan ipini dituelarik. Fraileen otoitz goizekoa elizan ari zuen bitartean, kuku-salmoz abestu dut nik naturaren ‘tenple-gune’ zabal jaso argian, horixe baitut nire ‘tenplu’ handi sakratua. Hauxe gaurko nire salmoa, neuk eta txoriok, bi koru-txandatan emana:

Oles Bizia