Kuku, kuku!

Pazko aste elurtsu ta euritsuan ez zuen txintik atera: zazpi egun dilubiozkoen amaieran, martxoaren 29an, pazko asteko larunbatak atsedentxoa utzi zigunean, orduantxe entzun nion lehenbizi (genion esan beharko, testigu eta guzti, beraz) kukuka banakako lotsati erdi-isilean entzun ere. Ilargialdi luzean, oso tarteka eman du bere presentziaren berri. Eurigiro ilunkarak utzi gaituenean, aste honetan, herenegun eta atzo, igo da sasi gordeetatik zuhaitz adarretara, bere kantua segidoago zolitzera.

Baina gaur, apiril goian, goiztiri freskotan, zeruertz argitan, lotsa luze isilean aspertuta, kukua espabilatu da Arantzazuko txoko banatan. Gordean ibilia, oihartzundu da naturaren alde orotan, txori eta hegazti gehienak kantu saltsan ipini dituelarik. Fraileen otoitz goizekoa elizan ari zuen bitartean, kuku-salmoz abestu dut nik naturaren ‘tenple-gune’ zabal jaso argian, horixe baitut nire ‘tenplu’ handi sakratua. Hauxe gaurko nire salmoa, neuk eta txoriok, bi koru-txandatan emana:

Oles Bizia

One thought on “Kuku, kuku!

  1. Gaur Bilbon bazkaldu behar izan dut. Mahaikideetako bakoitza bere zereginetara joan zaidanean, oraindik ordu bete nuen libre eta neure bakardadean parkera joatea pentsatu dut, irakurtzera. Berehala heldu diot istorioaren ildoari aurretik utzitako lekuan. Baina eguzkiaren epeltasun gozoak eta txorien txorrotxioak hainbesteko lasaitasuna eragin didate, loak hartu nauela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude