Ilbehera

Eguerdi osteko 14,12an (16,12) sartu gara ilbeheran. Dena beheraka, dena hustuz, gaur zortzi maiatzaren 5ean ilberri ttikian goraka hasi arte. Badirudi ilargiak ilbeheran indarra galtzen duela eta ez dizula talentu askorik izanen eguraldia nahasteko. Mendebalaren bizkarretik itsasoko lainateria bultzaka etorri bai, baina ez euri pulamentuzkorik eta tenperatura aldetik, freskatzeko keinutxoa besterik ez. Gaurko ilargi koskasaltoxkak bai, fronte pare ahul baten zikina ta eragina ekarri ditu; beste zeozer iritsiko da bihar gauetik etzi goizaldera, baina, gainerakoan, mendebalak berak xikintzen duenaz aparte, hego ikuttua sartuko zaio haizexkari, eta zeru txit garbiak izan gabe ere, berobidean (epelbidetik gora) utziko gaitu batetik, eta, bestetik, lehorretik jarraitzeko gogoa ekarriko du asteburu luzerako. Eta ez dirudi ilargi berriak berak ere koska nabarmenik ekarri nahi duenik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude