Aspaldiko leihoa zabaltzea lortu dut, azkenean. Arantzazuko basoko basaixki
Month: maiatza 2008
Zaindari bila
Kriston juerga sortu zaigu gosarittikitan, delako AHTri zaindari egokia bilatu eta aukeratu behar horrekin. Gure
Koktela
Ez edangarria. Bazkalaurretik izango zen, izatekotan. Nire
Zaindariak kolokan
Zorion ta zorion genbiltzan, errezotatik behera, gure
Ilgora argixintaz
Goizeko 3 ordu ta 47 minututan (05,47) saltatu du koxka ilargiak ilberritik ilgorarako markan. Leo dizu bere zeinua egunpare honetan eta suharra da, aire garbizko ta fruituari bere alde onetik laguntzen diona.
Halatan, aroa ere sosega bidean ibiliko da, mantxo, baino segurubidea hartu nahi bailuan: gau ta goiztiri frexko garbitan goialde hauetan, behelaino terraletakoak ere bai errekondoetan, argixinta atzeratuz. Eguzkia aise berotzen duela orain, pare bat egunean, arratsetik berolaino dorre azaloratsuz zurituta. Gainerakoan, eurizurretan ibiliko dela ematen du, baina nahi baino freskoago, ez baita hego farfaila dabilkeena, haize motx ekialdekoa gehiago, pulamentu gutxiz normalean. Asteburua hurbiltzearekin, itsas haize ahulak ere bere tartea nahiko ote duen
Haizeokin
Aspalditik ibili gara haizeak nahasten gaituelaka. Non ez? Baina, gure
Maiatzeko ilberritxoa
Eguerdiko 12,18tan (14,18) saltatu da gorantzako koxkan ilargi mehar baltzittua: joango da txuritzen eta potolotzen. Taurus zeinu ta izeneko goiko kale partikular horretan egokitu zaio laurdenkako sarrera. Lurra eta zainak dute abantail egunotan: lehen egin euriaz eta giro epel antzaz, denak izango dira irabazian.
Hego haizexka eta hegomendebalaxka, biak iritsiko zaizkigu, baina indar apartekorik gabe, eta tenperatura ere oreka tarte batean mantenduz, ez fresko eta ezta erreegi ere: hori bai, sargori puntturik izango du, arratsaldeotan batipat, ekaitz giroko keinadak eginez eta euria ezin egin bailuan. Ordu garbiak dezente, baina lehen seinalatua: aukeran, sano-sanoa ere ez. egunez egun, kargatu ahala, ostiralez eta larunbatez batipat, danbar giroago ibiliko dela ematen du. Osasunarentzat berarentzat baino landaredi eta oihan-basoentzat hobe giro hau.
Azinzio
Tradizio handia hartu zuen hainbeste urte eta mendetan
Zera hori
Kalean nintzen lehengoan, aspaldiko partez. Bi semetxuokin doan bikotea agurtu eta, kontu-kontari gaudela, hor dator kalean gora Rikardo lagun maitagarria, esku banatan poltsa bana zintzilik: enkargutan, noski…
– Kaixo, motel. Hire emazte Rakel, fina finik bada, ez duk bada gaiso edo egongo!
– Ez, ez. Sano-sano ta fin-fin, beti bezala, lanean
Uda se