Pixka bat, es mucho

Igandearen aldebanatan egokitu zen halaxe. Bezperan, ezer pixka zena, uste baino dezente gehiago, eta, igande biharamunean, hainbeste espero behar genuena, ezer gutxi.

Larunbat goizez, erreparatu nion irrati iragarleari, nola arratsa aurrera, ekaitzen bat jo zezakeen, baina arrisku pixka bat besterik ez zeukala ekaitzetarako. Jaso abisua eta banoa, osteratxo bat emateko asmoz goizeko errezoetarako girotze aldera. Hor ikusten dut zizare koxkor andana, normalean ohi ez duten gisara, lurretik porlan errepidetxora irtenik

Hura bai jakitegia!

23 eltxo, 18 eltxoberde ttiki tartean, gure terrazatxoan, armiarma sare saretuegian zintzilik trabatuta. Saregilea, armiarmatxo artean ere, ez da artista guztiz heldua: gaztetxo delako, edo ttattar planta duelako, injineritza hasiberria behar du nonbait

Atzeko atzealdean

Atzera ari da gelditzen, pelotoiaren atzeko atzealdean, han, Marino joaten zen txokoan, eroriko baldar bat izateko zorian, hantxe, gaurko paperezko berriemalea. 24 ordu luzeegia baita XXI mendeko abiadan. Ordurako, irratiak esan dizu orduoro eztakitzenbataldiz duela 6-7 ordu berria izan den notizia zaharkitua. Zurrunbilo itoenaren zurrut batean zurrupatu zaitu eta irentsi gaurko abiada ziztukoak. Zzaust! eta akabo!

Hau dena, goizean Berriako urteroko Akziodunen bileran izan eta gero, Martin Ugalde parkean, mendiko nire behatoki partikularrera etorri eta gero diot, arratsaldeko Kurtsaaleko festa handira ezin joanik (fraide eta Arantzazuko santutegiko beharrek lotuta utzi naute eta

Udaberri, agur!

Gauerdi puntuan, minutu bat lehenxeago, hortxe, ia puntu-puntuan, sartzen gara udan. Noski, ordu konbentzional aurreratuan, bihar goizeko ordubiak minutu bat gutxiagotan, orduantxe uda. Nahi duzuen gisara, baina zuek eta ni, mementu bertsu horretan harrapatuko gaitu udak. Ni, seko lo, zierto.

Udaberria euriz portatu dela, gauza jakina da. Baina, dena aldera duela ibili bada zozoa, beste behin esan nuenez, erabat bestela joan zaio aurtengoan, bera noiz etorriko hainbeste erreparatzen diogun beste xori misteriotsuari, kuku jaunari. Hainbeste afan eta grin-zirin lehenengo kukua noiz entzungo ibili ohi gara eta, aurten abegi txarra egin diogu gure lurralde honetan: etorkin papergabearen antzera, berriro Afrika aldera itzularazi dugu aurtengo udaberriaro eskasarekin. Maiatzeko san Isidro osteko astean mututu zen.

Ez dut uste kumerik ateratzea lortu duenik ere. Etorriak baino gutxiago itzuli ote diren, hartan nago. Kuku gajoa! Aurtengo udaberrian entzun dizkiodan gehienak tonu extukoak nabari izan dizkiot: kuku aienetsua, aukeran, animo eskasekoa! Eta pentsa! Herenegungo ilbeteak ekarri digun aro dotorezko oparia iritsi eta

Espero genuena

Hala kantatzen genion, garai batean, gabon-gauari. Orain ja, kantatu gutxiago, baina espero, ez gutxiago, ilbete dontsu udaurreko honi. Izan ere, izaten hasita, izatekoak izan baitira aurreko hiru ilargialdi aspergarriok. Negua nolabait portatu zen eta, hauek ere zelanbait portatu behar, koanto!
Negukoena, behin eta birritan esana dut, eguzkiz ongi epelduta, euria tamainan, eta, izotz pare bat axalekoak aparte, negu aspaldiko

Afrikakoak burutuz

Carluccio Giannini, izen-abizenek argitzen dute italiarra behar duela izan. 20 urtez Kongon misiolari jarduna da. Egun, Madrilen, Afrikarantzko Karitasen arduraduna dugu. 4 hizkuntzetan argi baliatzen da.
Garapen Laguntza organizatuaz bezala, pertsonen eta taldeen laguntzeko eraz jardun zitzaigun ostiralean. Aurreko lau eskolen arrastoan, zehazten saiatu zen Euskal Herritik bertatik nola lagundu genezakeen, bakoitzak bere herritik abiatuta, udaletxe nahiz eskualde, biderik baibaita horrenbeste behar den lurraldeei laguntza emateko.

Asteburua guztiz betea izan dugu. Atzo goizean, Mbuyi Kabunda eta Carluccio Gianninirekin ekintza posibleei buruz mahai-ingurua. Argia eta partehartze onekoa, saioa. Herri bazkaria ere bai. Arantzazura bisita gidatua gero. Proposamenen lehiaketan aurten aurkeztu direnak aurkeztu zitzaizkigun arratsaldean, 20tik gora, GKE nahiz beste erakunde eta elkarteetatik iritsiak. ‘Invisibles’ filmaren proiekzioa hurrena. Egun betea eta ongi osatua.

Gaur berriz, amaiera biribila: goizeko 9,30an Arantzazu inguruan bi ordu pasatxoko ibilaldia eta eguerdi aldean,

Afrikarantzako laguntzak

Hirugarren egunez, Saharaz behereko Afrika beltzean ibili ginen atzo, Ana Alcaldek hango zailtasun eta sasien artetik erakutsi zigunarekin. Afrikarantza zuzentzen diren laguntza nagusiak zenbateko sasi eta zailtasunak igaro behar dituzten erakutsi zigun.

Afrikarrei bideratzen zaizkien Garapen laguntza guztien bide zailduetaz, argitzal guztien artetik ikuskatzeko aukera. Garapen laguntza denentzat,