Ez du ezer espezialik esan nahi. Baina, aizu, Santio tokatu da ilbehera. Eta horrek gazte bati kontu askorik esaten ez badio ere, aiton-amona bati askotxo esaten dio:
–
Month: uztaila 2008
Udamina atzo
Uztailaren 23tik irailaren 2ra
Kultur-kulturak
Herenegun bezperan, Gandiaga Topaguneruntz nindoala, akazia adar
Ilbete ederra
Goizerdi aldera, 7ak eta 59
Bare yogia
Hirugarrena gaurkoa, lerdenena goraka. Hiru bare izan baitira, aldi oso ezberdinetan, ordu eta toki diferentetan, eta hirurak topatu ditut yoga-postura berean. Jakina, barea
“Azerte mal y…”
“Berak nahi duten gaitz guztia egin eta oraindik maxiatzen…?” Hori esan nahi zuen euskaldun petopetoak eta, hala atera zitzaion: “Azerte mal y entzima tomar a pelo…?”. Baina, nola ta non gauzkate, edo non eta nola gabiltzate, edo non ta zer uste gaituzte? Barre egiten ari zaizkigu, burlaz eta trufaz kakaztuko gaituzte martxa honetan
Uztaileko ilgora
Goizean goiz, eguzkia azaldu nahiean zebilenean, 4,35tan (6,35) sartu gara ilgoran. Handik 20 minutura zuen jaikitzeko ordua eguzkiak. San Kristobal egunak gida beza ilgora hau bide egokienetik.
Badirudi, halere, lehengo lepotik dukela eta lukela burua (harik eta ezusteko aldaketa ttikiren bat suertatzen ez bada). Alegia, gaineko airemasa hotzak hor ditugula beste behin ere bisitan. Gaur Galizia aldera arrimatu direnak, bihar hemen ditugu, etzi ere bai, eta etzidamu ere; astelehenean
Gerizpean
Barka, baina, itzalean nabil aste honetan. Ez kerizpean, ez eta paopean ere; teologia sanoenaren gerizpe fresko ta freskagarrian baizik. Frantziskotar koadrila ondroso bat bildu gara Asturiasko muga partean, Kantabria zaharreko mendarteotan, bake lasai ondua gozatu asmoz. Jesusen historiari oratu gatzaizkio hiru egunez: artez eta egoki gidatu gaitu arabar biblista maisu prestu batek, Jose Antonio Badiolak. Jesus gizaseme historikoaren gainean jakin dugunaz eta dakigunaz, beste teologari jakintsua dugu mintzakide astearen bigarren partean: Jose Inazio Gonzalez Faus. Urte guztirako