“Azerte mal y…”

“Berak nahi duten gaitz guztia egin eta oraindik maxiatzen…?” Hori esan nahi zuen euskaldun petopetoak eta, hala atera zitzaion: “Azerte mal y entzima tomar a pelo…?”. Baina, nola ta non gauzkate, edo non eta nola gabiltzate, edo non ta zer uste gaituzte? Barre egiten ari zaizkigu, burlaz eta trufaz kakaztuko gaituzte martxa honetan

3 thoughts on ““Azerte mal y…”

  1. Bai, giro txarra bada kalean musika entzun edo irakurri, giro ona bada atera kalera eta emendatu ditxosozko telebista gezurreteroak, hori bai gomendio osasuntsua Pello!

  2. Telebista itzaltzeko gomendioa beti da aberasgarria, Pello. Dena dela, gaurkoa irakurri, eta izenburua aldatuko nioke: “Ni ez naiz inor zuen etxean sartzeko…”.
    Zu zeu ere ohartuko zinen, noski, liburu santutik ateratako hitzak ezin egokiagoak direla gaurkoari izena emateko.

    😉

    Ondo segi!

  3. Halaxe duk, Gari. Besteen etxean sartzeak duen zentzu errespetuzko (‘ni ez naiz inor’ hain jiro gure hori) eta, jatorrizkoan kutsadurazkoa duk; bada, hemen erabat alderantzizko eta bestelakoa diagu. Gurekin kutsatu ez baino, gu zikindu ta gurea akaba nahi ditek hauek. Harro ta haixatuta zabiltzak. Harroak txarki jartzen dituk, ez baitira ohartzen inteligentzia maila batetik beherakoak harrotzen direla, ez besteak…

    Halere, nik azpimarra nahi nian, lehendik gaizki eginda ere, artean burla egiten digutela, esaera xelebre horrekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude