5 thoughts on “Udazken atariko ilbetea

  1. Egunon Pello, ilargiaz ari zarela galdera bat egingo dizut egoki iruditzen bazaizu. Udazkena, hostoak, usoak… eta onddoak. Ilargi betea badaukagu, baina girorik ikusten al duzu onddoak biltzeko? Beno, horretarako giroa izaten da, gehiegizkoa, baina ba al dute onddoek girorik lur azaleratzeko? Hegoa noiz etorriko da? Heze al dago lurra? Eskerrik asko bloga idazteagatik, oso atsegina baita. Segi gozo.

  2. Aupi Setalari!

    Onddoei dagokienez, aurten pazientzia apur bat gehiago beharko dugu oraingoz. Nik asteburu honetan egin dut pare bat buelta, Pagoeta aldean lehena, eta Nuarbe aldean gora bigarrena. Perretxikoei dagokienez, bietan ezer gutxi. Urretxa aleren bat, baina besterik ez. Zizak ere desagertu dira. Dena dela, bota duen euriarekin, eta orbela lurrean udazkeneko izara zabaltzen hasita, basoak borborka daude ia, osagai guztiekin, udazken loreak noiz agertuko.

    Ordiziako azokan ere, Goierriko HITZAren arabera, pasa den astean, “perretxikoen atalean hemengo ezer gutxi, eta Mikel Lasak 4 kilo gorringo, Amanita caesarea-k, inguratu zituen 30 euroan kiloa. Orain arteko bakarrak abuztuaren 13an agertu ziren”. Dena dela, kanpokoak ere badira salgai. Onddoei dagokienez, merkeenak 24 eurotan kiloa, eta garestienak, berriz, 30 eurotan.

    Animo, eta segi mendiez eta basoez gozatzen!

    Pello: eta besarkadak hiretzat ere! 😉

  3. Setalari:
    bart gaueko notiziak poztuko hinduan, nik uste. Hego haize farfaileroa hemen diagu: udazken punttu dotorekoa, hostoak goxo-goxo hegaka leunean lurrera jaitsiaraztekoa, usoak (ez niak ezer esatera)… onddoak

  4. Aurrerago beharko dugu orduan. Ez kezkatu Pello, mendizalea ez nikek esango, baina buelta zalea bai, eta buelta eta buelta artean erreparatzen diet nik perretxikuei. Aurreko astean gira-bira batzuk egin nituen lizarrusti inguruan baina ezer ez zen ageri. Hori bai, goizeko zeharkaldi ederrak izan ziren horiek. Hurrengo ilargi beteari itxaron beharko diogu. Bitartean, nik ere segiko dut orbeletan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude