Gaueko 21,31n sartu gara (22,31) ilbeheraren koskan: bihar zortzirarte, orduan baita azaroko ilberria. Sagittarius du gaurko zeinua.

Urriko ilberriak horrenbesteko aipuak izanik, propio erreparatzen nabilela, ikusgarrizko antza topatu diot udaberriko lehen ilbetearen martxa berexi harekin, astesantu-pazkokoarekin justu. Neguko ur gutxi ta pixka haien erremediotan etorri zen nonbait ordukoa. Udako ur eskasagoen erremediatzaile nahi du agidanez urriko ilberrikoaren gerribueltak.

Udaberrian, ilargi kosken martxa honelatsu joan zen: 224 litro lehen astean; oraingoan, 223. 75 bota zizkigu, orduan, bigarren asteko; 60, oraingoan. 82, orduan, apirilean ja; 72, oraingoan, azken aste honetan. Datorren ostegunean osatuko dugu bi ilargijira berexi hauen fenomenoa. Ordukoak, ilargiaren laugarren asteak, 52 eman zituen. Datozen 8 egunetan ez da urruti ibiliko ilbehera txiker hau ere. Baietz pasa, hala egingo nuke apustu! Nolanahi ere, udaberriko ilargijira batek eta udazkeneko beste batek halako biki ta biritxini kidetza izateak badu bai, berexi deitzeko tamainako arrazoirik. Ilargiaren martingalek gero eta gehiago erakartzen naute.

Azkenean ilgora

Joan den asteko asteartetik asteazkenera, hantxe gauerdian genuen ilberri, eta gaur goizeko lauetan (4,03) nahiz 5,03an ilgora. Azkenean, bai, iritsi da ilgorako koxka. Aste luzetxoa egin baita horrenbeste eurijasa eta zaparradarekin. Honela nioen orain astebeteko laurdenkan:

Scorpius zeinuan datorkigu, uraren zeinuan, ez alferrik, benetan. Atzo eguerdian inguratu zitzaigun fronte itxi horrek 60 litro pasa utzi ditu pendiz hauetan. Oraindik bota nahiko du etzi eta etzidamu ere.

Bota zuen, bota zuenez. Mendian elurra eta eurijasa zaratatsuak noiznahi. Igandean nioen gisara, aspaldiko partez, Arantzazuko erreka azpitik ateratzeraino. Aquarius zeinuan datorkigu oraingoan: airea du bere begiko. Gaur goizetik jada, mendebal ikutuz datorkigu eta hegomendebaletik ere ekarriko digu hurrengoetan: hodeiak airoso goietan eta eguraldi airatu/aidatua aste euritsu honek, ilberri jenio gaiztokoak 223 litro eman izanak iratzarri nau eta beste data antzerakoa piztarazi dit buruan: 222 litro izan baitziren ‘orduko’ astean, orduan ilbeteak ekarri zigun euritedun zortzikoan. Martxoan izan zen hura, martxoaren 21ean hasita justu. Negua pasa eta udaberriak elurte eta guzti bisita egin zigunekoa. Aurretik negua euritan nahikoa eskasa izan genuen: pentsa, negupartea izanik ere Arantzazuko erreka urik bistan ez zuela mantendu zen negu osoan eta

Arantzazu Gaur

Arantzazu Gaur, Fundazio baten izena. Arantzazuri lotua, noski. Aste honetan horixe haizatzen ari gara. Behin hasi behar eta, Gipuzkoako bailara eta herri kasko beteenetan proiektuaren berri ematen gabiltz. Donostian bertan hasi, Zumarraga, Eibar ta Errenterian segi, Zarautz, O

Asterix ta Obelix neguan

Asterix eta Obelix gaurkotik aurrera neguan genituen. Samain festegunez sartzen ziren, urteko egunik laburrenen aurrean justu. Asko inporta biei ere, hedabe magikotik potintxoa betetzeko lain Asterixek bazuen, eta Obelix pozik basurde gehiago zetozelako neguan.

Zelten kultura auskalo noiztikoan eta hain zabalduan, mendeotako gizateria baino askozaz naturalago bizi zirenez, zeru-lurren jiroei begira beti, zuhaitzen hostatzea nahiz orbeltzea gertutik erreparatuz, haiek bazekiten eguzkia indargetzen eta ahitzen zihoala azaroaren egunetarako. Eta hala, neguko hiru hilabeteok, gaurtik Kandelario bitartekoak halaxe negukotzat deliberatuak zituzten.

Ez zebiltzan batere oker. Eguzkiak pizteko ordua, noiz izango eta goizeko 6-45 (zazpiak laurdengutxian) izan du gaurkoa (7-45). Eguneko minutu eta 8-10 segundoz berandutzenago doa goizetik. Arratsaldetik, berriz, bostak 12 gutxiago du bere baxuenekoa, eta hori hemendik hilabetera harrapatuko du. Gaur, artean ere, 17-11an hartu du erretiroa. Beraz, 23 minutu joango da erretirunea azkartzen.

Goizetik ia 3 ordulaurden berandutzeko asmotan dabil, urtero bezala, eguzkia; arratsetik 23 minutu azkartzen badu erretiroa