3 thoughts on “Irailak 14 zituen

  1. Holakorik!!
    Bi aldiz entzuna ere, txarto ulertu!! Batzutan geuk nahi duguna ulertzen dugulako izango da… sentitzen dut “eskapada”. Hurrengoan hobeto!! Eta eskerrik asko argipenengatik!!

  2. eskerrik asko argiaren inguruko zalantzak argitzeagatik!! beste galdera bat sortu zait ordea: mapucheek, adibidez, gure sanjoanetan ospatzen dute urteberri eguna edo “we tripantu”, “a

  3. Ospakizunak, Jon, eguzkiaren gorabeheratik sortuak direla argi dago herri guztietan, edo ziurrago ibiltzeko, esan dezagun ‘gehienetan’. Ondo diozunez, hemisferio bakoitzean ere eguzkiaren igoera eta jaitsiera neurtu izan dira. Hala, gure inguru honetako Europa zabal honetan ere: lehenagoko kulturen bildumatxoa, nolabait ere, ikusten da gure inguru honetan egin izandu dela aspaldiko glaziazio garaietan ere, begira bestela gure inguruko harpe eta haitzulo guztiei, Asturias aldetik hasi eta Iparraldeko gune nagusi horietaraino. Hor biltzen ziren Europa altu ta zabaleko bizilagunak, eguzkia eta ilargia farol eta argi zituztela. Natura ahal zuten era sakonenean bizi izan zuten.
    Gero etorriko zen beste kultura berria, kristautasunak greziakoekin eta erromanoekin mestizaia egin ahala sortu zena, eta apurka, baita, zelta herriak ere bere uhinpean jaso zituen, surfa egiten, etsikaitz, saiatu baziren ere. Egutegiak pairatu dituen hainbat aldaketen ondorioz, hor ditugu Eguberriak, eguzki eta Eguzki Belengoaren jaiotzetara ekarriak. Eta hor dugu beste aldean, aintzindari etorritako profeta handi Joan basamortukoaren eguna. Zeltek euren egutegia zuhaitzen anparoan osatzen zuten. Haritzak babesten zuen eguzki gain ekainekoa. Haritzak irabazi zion bere borroka partikularra korostiari. Baina korostiak, mendeko zen arren, berak gorde zituen erregetza makila (korosti-makila) eta fruitu gorri-gorrien errege-mantu kolorea, eta baita hostorriak beti berde mantentzeko ohorea ere: horregatik beste aldeko Gabon egunetan gure inguru hauetan korostia izango genuen eguberri-zuhaitza, harik eta beste hainbatetan izaiak edo pinuak ordezkatu duten arte.
    Beste kontu erabat apartekoa da, urteberri eta urtezaharrarena. Egutegi erromanoan eta bai, urte hasiera hortxe da. Gauza argia da, lehenago martxoak ematen ziola hasiera urteari, Marte jainkoaren hilak, justu. Apirilak berriz, hilabete natura zabaltzaile izena izango zuen (aperire), maiatza nagusien hilabetea (majus, majores), juniusek, gazteenena (juniores), Juliok (izen bereko Zesarrek ipinia, lehen quintilis=bosgarren hila zena), Augustus jaunak ere bere hilabetea nahi zukeen (lehen sextilis=seigarrena zena), eta hortik aurrera lehen zuten izena, tokiz kanpokoa: september=zazpigarren, october=zortzigarren, november=bederatzigarren eta december=hamargarren. Ikusten ze exaktitude gutxi duten gure egutegiek! Ez al du inork zuzendu behar? Ez badakite zein hilabetetan bizi diren hobe luteke aldatu edo zeozertan zuzendu. Hobe dugu euskaraz bizi. Lastima, Olentzaroren enbor handi sutarakoa, ikazkin fama eman diona, sukaldeko gasa delata, galdu duguna… Eguberri bezperan piztu eta Gabonzahar egunera gutxinez iritxi behar zukeen tronkuzahar enbor handiak…
    Ikusten, Jon, zenbat kontu dauden urteen zulo zaharrean bildu eta galdu direnak. Herri bakoitzak du bere historia, geurea benik, ezagutzea komeni zaiguna. Segi zuk ikasten…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude