Elur isila

Bakarra ezbada bakarretakoa bai, halaxe izango da bai, lana hain isilik egiten dutenetan bakanetakoa. Zein uste duzu, gaur egun, gure mundu saltseroan, isilik lan egin dezakena? Baa, elurra, aizu! Elur mantxo mara-marakoa. Ez hotsik, ez xint ttikienik ere, oharkabean, ezarian, poliki, geldo geldo, emeki, patxada hotzean geldika, segi etsi gabe, ta segi

Txofer faltan nonbait

Arratsaldeko bostak laurden gutxi. Igandea. Urtarrilak 11. Arantzazuko plazoleta eta aparkalekuak elurrez estutuak: kotxeak zeharka eta kontrapausoan. Batzuk, bide estuan ezin baztertuz, Gomistegiko bidegurutzean, hantxe extu-extu, hamaika; beste mordoxka, harrobiko baxterreraino jaitsita, bi kilometro behera. Eta halere, etxeko eta bertako nahiz auzokoenak zenbatu barik, 217 kotxe ta furgoneta, txoferra mendian zela eta, gidari faltan, alboan kieto. Hoztuta, karrozeria iluna zutenak eguzkiak epelduta