Ilbehera haizetsua

Bakeoso joan zaigu urtarrileko ilbete ilbeltzekoa. Ilbeltz deitu baizitzaion elurrez txuritutako sasoiari. Halaxe egokitu zaigu (parean zetorrenari

2 thoughts on “Ilbehera haizetsua

  1. Gerra hotsak nonahi ditiagu, hemengoak nahiago Gazakoak baino. Halere, Araban erasorik ez! Ilberri arteko tregua dela uste al duk? Beztu ala gorritu? Hala komeni! Kalendario bero, negua gero.

  2. Oso ondo, Jon! ‘Kandelario’ ta ‘kalendario’ elkarri oso lotuak zaudek. Koloreak ere bai: gorriak beztu, beltzak gorritu… Ni, badaezpadan, haizeekin bakarrik ibiltzen nauk. Haizeei errazago antzematen zieat, bestelako kolore eta koloredunei baino. Haize-gerreroarekin ere bazakiat babesa topatzen; bestelakoekin ez duk erraza. Haize beltzak bazakik dena zuri-zuri uzten. Haize gorriak ere bai, azken elurte ilbeltzekoak bezala, dena zuri-zuri izoztua uzten(hau kolore nahasmena!) Baita, haize gorriak berak, ‘gose-haizea’ ere nola den, hilda, beztuta uzten. Ikusten, koloreen arteko gerra ta borroka noraino ta zertaraino irits daitekeen. Hori bai, beren koloreei begira jarrita, haizea duk ni lotsaz gorritzen ez nauen bakarra.

    Laixter iritsiko duk ilberritto ilbeltzekoa, astelehen goizerdi aldean. Ea zer eta nolako oparia dakarkigun. Hurrengo ‘laurdenkan’ ikusiko diagu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude