Elur isila

Bakarra ezbada bakarretakoa bai, halaxe izango da bai, lana hain isilik egiten dutenetan bakanetakoa. Zein uste duzu, gaur egun, gure mundu saltseroan, isilik lan egin dezakena? Baa, elurra, aizu! Elur mantxo mara-marakoa. Ez hotsik, ez xint ttikienik ere, oharkabean, ezarian, poliki, geldo geldo, emeki, patxada hotzean geldika, segi etsi gabe, ta segi

2 thoughts on “Elur isila

  1. aupa Pello, jakin daiteke zein izen (eta izate) eman zion Oteitzak ahoan garrasia izozturik daukan horreri? Entzunda daukat printzipioz 14 apostolu egin zituela gehiago ez zitzaizkiolako kabitzen, eta anonimoak direla, esan nahi da, edonor izan zitekeela apostolu (horrexegatik daude lurraren parean), baina inoiz izenak ere aipatu ei zituen aitxitxak…eta zergatik egongo da aho zabalik? asteburuan arantzazutik pasako naiz, goiko bentara noa, agian han aurkituko zaitut, bestela ondo ondo izan.

  2. Ez dakit izen propialik eman zionik. Ez zuen gustuko garbiki ta zehazki ezer seinalatzea. Guk galdera ‘aporrillo’ botatzen genion eta, halako batean edo bestean, “M

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude