Ilberri penitentziaduna

– Ihauteri ondoan garizuma. Hala dio esaerak. Beti halatsu. Gauerdiak lotzen bezain banatzen ditu biak. Berdintsua izan ohi ez dena, aurten behintzat hala suertatu da, hurrengo honek dioena:

Ainitzek besten garizumaz beren ihautiriak egiten.Atsotitza asmatu zuenak dezente ikusi zuen orduan ere nonbait. Oraindik ihauteri karnabalero trabestian dabil hauteskunderia. Gozoa zabilen gure

pentsumentala

Kafarnaungo perlesiduna, gajoa, lau lagunek eraman zuten, eta enbarazo guztiak gaindituz, teilatua jaso eta Jesusen parean eraitsi. Hala ikusi genuen atzoko ebanjelioan. Baina han inguruan zeudenak, hemen inguruan gabiltzanok bezalaxe, denok gara zerpentsa eta zergalde atximurtuak. Halaxe jarri gintuen atzo Arantzazuko basilikan mezanagusian, Joxe Arregi gure anaiak.

Adiskideok: Elbarri bat ekarri diote Jesusi. Ohatila batean etzana dago, beti egonean, besteren menpe, bizitza ankerki lotu eta mugatu baliote bezala. Ezin du egin guk ohartu gabe eta bizitzari edo Jainkoari eskerrak eman gabe egiten ditugun hainbat gauza xume eta miragarri: jaiki eta ibili, joan eta etorri, libre izan, tente bizi. Elbarriak ezin. Jesusengana ere ez zen etorriko, ekarri ez balute, eta eskerrak baduela nork ekarri: lau gizon prestu, benetako lau lagun. Begira iezaiozu. Zer esango zenioke, ezer esatekotan? Zer egingo zenuke, ezer egiterik bazenu? Eta ez dezazula uste, ez daukazu aspaldira eta urrutira joan beharrik elbarriarekin topo egiteko. Bada hamaika elbarri gure inguruan. Zu eta ni ere gauza askotan elbarriak gara, eta zer izango ote ginateke lagunik ez bagenu? Zer izango ote dira gure gizarteko elbarriak laguntzen ez badiegu?

Horra, bada, elbarria Jesusen aurrean. Horra Jesus elbarriaren aurrez aurre. Egiten ari zena utzi, irakasten ari zena eten eta elbarriari begiratzen dio eta hitz egiten dio: “Barkatuak dituzu bekatuak. Jainkoak barkatua dizu dena”. Hitz harrigarriak gertatzen zaizkigu, eta harrigarriak ezezik iraingarriak ere bai, gaixo bati hitzetik hortzera eta beste ezeren aurretik esateko. Zertara datoz hemen bekatua eta barkamena? Ez ote du Jesusek aurreko hitzik eta egitekorik elbarri gizajoaren aurrean? Ba beharbada ez, garai hartan behintzat. Nik uste dut gaur ez lukeela Jesusek horrela hitz egingo, baina orduan halaxe hitz egitea zen beharrezkoena, kontsolagarriena, ebanjeliozkoena.

Izan ere, gaixotasuna bekatuaren ondorio eta zigor zela uste zuten garai hartan. Eta elbarria ikusi orduko, burutapen horixe sortzen da etxea gainezka betetzen duen jendearen buruetan: “Hau ere harrapatu du Jainkoaren zigorrak, eta ez edonola! Auskalo zer egin duen!” Eta Jesusek, hain juxtu, burutapen horiek denak haizatzen ditu aurrena, esanez: “Barkatuak dituzu zure bekatuak. Jainkoak dena barkatu dizu. Eta ez orain, ez gaur, baizik eta betidanik. Dena barkatua dago betidanik. Bestela esango dizut: Jainkoak ez zaitu inoiz errudun jo, ez zaitu inoiz errudun begiratu. Jainkoak ez dauka zuri ezer barkatzeko, jaun handiki iraindua balitz bezala. Jainkoak ez du zuregan errurik ikusten, egiazki maite duenak bere lagun minarengan errurik ikusten ez duen bezala, ezta min eman dionean ere; ama batek bere haurrarengan errurik ikusten ez duen bezala, ezta okerra egin duenean ere. Ene lagun, uxa itzazu bihotzetik erru-sentipen horiek. Haiza ezazu burutik Jainko zigortzaile eta barkatzailearen irudi hori, erruarekin lotua duzun Jainko-irudi gaizto hori”.

Horrela hitz egin dio Jesusek elbarriari, eta elbarriaren aurkako juzgu txarrak Jesusen kontrako juzgu bihurtzen dira berehala lege-maisuen baitan. “Biraoa da, biraoa esan du! Nor da hau Jainkoak barkatu dion edo ez esateko? Ez da horretarako inor, ez baita apaiza, ez baita lege-maisua! Eta elbarriak ez baitu, gainera, damurik agertu, ez aitortzarik egin, ez penitentziarik bete? Jainkoaren zigorra merezi du honek, elbarriak bezalaxe”.

Adiskideok, horrela ari dira aspaldi-aspalditik, gizadiaren jatorritik, edo erlijio guztien hasieratik behinik behin, legearen jabe direnak, onaren eta gaizkiaren jaun direnak, erruen eta zigorren banaketa euren esku hartu dutenak. Zu eta ni ere ez gabiltza beharbada hortik urruti. Errepara diezaiogun geure buruari. Zerk mugitzen ote gaitu hainbat elbarriren aurrean? Bihotzeko gupida samurrak ala erruaren obsesio lizunak?

Oso zabaldua dago gure gizartean eta kulturan erruaren eta zigorraren obsesioa. Eta nago, agintari eta epaile askorengan dagoela bereziki hedatua. Adibide asko jar litezke, baina utz iezadazue gure mundu politiko txiki eta suminduan gertatzen ari den adibide bat aipatzen. Joan den ostiral goizean ertzain bat hil zutela esan zidatenean, eskuak burura eraman nituen. Gaizkile arrunt batek autoaz harrapatuta hil zela jakin nuenean, berriz, arnasa hartu nuen, lasaiturik. ETAk hil izan balu bezain hila dago Barakaldoko ertzaina, baina ez dugu jakin izena nola zuen ere, ez digute eman familiaren berri. ETAk hil izan balu bezainbat negar eragin du ziur bere inguruan eta familian ertzainaren hilketak, baina ez da manifestaziorik egin, ez dugu elizkizunetan aipatu, ez dute mitinetan goizetik gauera aldarrikatu, ez dute kondenatu ez kondenarik eskatu. Hilketa horrek ez zuen interes politikorik. Gaur zortzi, 26 etorkin afrikar hil ziren patera batean, Lanzaroteko kostan. Beste 26 hilketa, baina kondenarik ez. Hori bai, bi alderdi politiko eta ehundaka mila hiritar utzi dituzte hauteskundeetatik kanpo, indarkeriaren aurka “kondena” hitza erabili ez duten aitzakiaz, ministroa eta epailea elkarrekin ehizan ziren bitartean. Indarkeria guztiak benetan kondenatzen ez dituenak hauteskundeetan parte hartzerik izango ez balu, zenbat alderdik iruditzen zaizue hartuko luketela parte?
Arestiko galdera dator beste behin: zerk eragiten digu? Oinazeak ala haserreak, minak ala suminak, gupidak ala mendekuak, errukiak ala errudun deklaratu dugunari diogun gorrotoak? Goazen berriro Kafarnaumera, eta entzun diezaiogun berriro Jesusi. “Jainkoak bekatu guztiak barkatu dizkizu betidanik”, esan dio aurrena elbarriari. Eta berehala esaten dio: “Senda zaitez! Jaiki zaitez! Bizi zaitez! Zoaz etxera, izan zaitez libre eta senide!”. Elbarria ikusi, eta lege-maisuek erruduna ikusten zuten. Jesusek, ordea, gaixoa ikusten du. Gaixoak ez du barkamena behar, hurbiltasuna eta osasuna baizik. Jainkoa ez da ez zigortzaile ez barkatzaile, sendatzaile baizik.

Adiskidea, Jainkoari ez dio axola zure erruak, zure osasunak eta zorionak baizik. Elbarriari bezala, zuri eta niri ere, horra gaur Jesusen ahoz Jainkoak esana: “Jaiki zaitez! Bizi zaitez! Izan zaitez zoriontsu! Zoaz etxera eta izan zaitez senide!”. Horixe da Jesusen azken hitza, Jainkoaren lehenengo eta azkeneko hitza. Gurea ere hala balitz! Elbarriaren lagun izango bagina!

Haize boladak

Haizea haize, horixe bai. Aire xume geldia, hain gozo! Haize zakarra, hain baldar! Aire bera da, geldoan gozo dagoena eta antxintxiketa azkarrean baldar dabilena. Probatu dugu azken hamabostaldian, haizearen indar amorrantea. Aire ahul bakeoso eztia, neurri-neurrian, biriken arnas biziemale hatsdun. Neurriz kanpoko errotan, aldiz, astinzale endreatzaile ta txikitzaile. Izaten ditu bere aldiak. Eta badirudi, erretiran joango dela, apurka. Aurreko ilberriaren ezaugarri suerta baita aurten, haizea.

Atzoko ilbeteak, eguerdi osteko 14,50ean (15,50) beherako koska hartu zuenak, bigarren

Pistard koittaduak

Txirrinik bazuen nire bi gurpileko txikiak, baina txirrinda ez baina bizikleta zen niretzat, nire tamainako ta mugierraza, oinak manillarrean ipinita ere aldapan behera airoso eramaten ninduena.

Baina, hori oroimena besterik ez da. Euskaldunon zaletasuna ez da antzua, ez da propagandero hutsa, pedalei eman eta eman, saiatzeko eta gozatzekoa izan da. Hala, auskalo noiztik, katalanak eta balearrak izan badira pistard ezagunenak, nolaz eta, azken urteotan, euskaldunok aparretan gabiltzala pista kontuetan, nahiz eta

Haizeei segika

Itsasoko ataka parez-pare zabalik daukagu: iparra tente samar datorkigu Eskoziaz goiko haize hotza berekin hartuta, eta itsasoan majo umeldu ostean, gurean du deskarga.

Hau genuke egoera puntuala: erauntsiaren erdigunean geundeke orain, aise botatzeko ordutan, ekaitz guneren batean erruz ere bai; litekena. Zenbatxu jarraituko duen? Barrualdean artean ere, elurretan; Arantzazun 16 zm genituen goiztirian. Goizeko bederatzietan 22,5 zm. Oraindik lanean jarraitzekotan dabil. Arratsaldera arte, inguru eta altuera hauetan, dena elurretan. Behean orain euritan dena, arratsalderako goraxeago ere euri izanen da.

Gaur i

Kandelario ilgoran

Gauerdi aldera, 23 ordu ta 14 minutu (erlojuetan gauerdi eta 14.minutuan) datorkigu ilgora koska. Ilargiaren laurdenkatxo hauek zaleak dira koskatxoren bat ekartzen: frontexka baten lainateria eta euritantan batzuk hemen izan ditugu, bai. Baina, biharkoan hor uzten gaitu haize jakin bat gabe, haizehutsaldi batean; baina ez airerik gabe, bestela nola bizi?

Halere, aurreko ilberri beltxak abiatu gintuen eran, badirudi honek ere haize zakarrekiko tarte batzuk utziko dizkigula, haize baldar horiek dakarten aro egonkaitz jakinarekin. Aro mapa bat ikustea nahikoa, zenbat depresiogune ta gunetxo dabiltzan gure inguruan, dantzari denak, inongo antizikloiri honuntza arrimatzen uzten ez diotela. Halere, gaur zortzi iritsiko den ilbeterako 4 borraskatxoren eskilara tente batek gure inguruko eguraldia baldintza dezake dezente.

Nolanahi, zelten legera makurtzea gustatzen zait eta, haiek bezala, negua azaroaren batarekin hasi banuen, atzoko egunarekin, Kandelario bezperarekin estrainatu nuen udaberria. Zergatik hori horrela? Haiek, erloju barik ere, bazekiten eguzkiaren berri: egunari bere bi puntetan erreparatzean zioten. Eta ez da kasualitatea, Kandelario goizez, gaur goizean hain justu, eta hain justu ere, 15 minutuko koska irabazi duela eguzkiak, edo egunak. Arratsetik, berriz, 45 harrapatuak zituen atzo, Kandelario bezperako arratsean.
Hara, bada! Ordubete galdu du gau luzeak Kandelario goizerako. Edo, hala nahi bazenu, ordubete, ongi kostatakoa, irabazi dio eguzkiak, egunak, neguko gau luze tematiari. Merezi zuelako behar bezala ospatzeak, sutzar galantak pizten zituzten zelten herri ta auzoetan: ordubete horrek zemaien arrazoi franko, Kandelaria bezperatik udaberrian sarturik zirela pentsatzeko. Gustatzen zait zelten zainetatik eta aspaldiko zuztar haietatik pentsatuz bizitzea eta noiztik behin halaxe gogoratzea. Nik ospatu nuen atzo eta hartan darraiot gaur ere.