4 thoughts on “Udaberri berria

  1. Hauxe gauza ederra,udaberria! Hori pentsatu dut gaur goizean jeiki orduko. Eguraldi hau aprobetxatuz, Azkoitiko Attola mendira bueltaxka bat egitea erabaki dugu. Hara non okertu diren gure ametsak, solasean elkartuta genbiltzala eguzki epeletan, denok dakigun berdez jantzitako munstroak etorri direnerarte. Hantxe gelditu dira eta kontrola ezarri dute, beraien pakezko fusilekin eta gu hantxe, hitz bat bestea baino altuago esateko beldurrez. Haien presentzia itogarriak jendea nazkatu du eta denak bat bestearen atzetik hasi dira jeisten handik. A zer nolako ongi etorria eman diogun udaberriari Azkoiti aldean!

  2. Tamalgarria Aritzek testigantza, horrek erakusten digu zein motatako gizartean bizi garen. Udaberriko nire lehen mendi irteera ere ez da atseginagoa izan. Atzo Urkizu auzotik Ernio mendira abiatu eta eguraldi zein paisai zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Baina ibilbidearen amaieran, Ernioko tontorrean alegia, asaldatu egin ninduen bertaratutako hizkuntza joerak: 25 pertsona edo baziren, gehienak gazteak, eta den-denak gaztelera hutsean mintzatzen. Gazteren batek tarteka euskaraz zerbait aipatzen zuen beraz ez zen ezagutza faltari atxiki ahal zitzaion kontua, are gutxiago gazteak izan eta euskara ereduetan ikasitakoak izango zirela seguru izanda. Orduan ikusi nuen nolatan Pachilendacariren aukerak aurrera egin dezakeen gure herrian gaur egun: euskararen presentzia sinbolikoa balioetsi duen mendizaletasun eremuan hau gertatzen bada dena da posible. Pragmatismoa eta identitate falta da gaurko zigilua gure sozietatean, noiz eta munduan zehar joerak alderantzizkoak direnean. Martxa honetan Aritzek aipatutako jantzi berdeko horien presentzia bera ere normaltzat hartuko dugu!!!

  3. Sarri topa daitezke pikoletoak mendiko errepide edo basoetan izkutaturik. Batzutan zuhaitz artean beste batzutan begibistan. Ordu erdiko kontrol mugikorrak egiten dituzte normalian. Egunpasa dijoazen gazteak gelditu, erregistratu, interrogatu eta intimidatzea da beraien lana, disfrutatzea pentsatzen zenuen goiz gozo eta atsegina urduritasun, indefentsio eta inpotentziaz betetzen dizuetelarik.Izorratu egiten zaituzte azken finean! Oinez dijoan jendea gelditzera iristen dira askotan, bakarrik bazaude hamaika mamu sortzen zaizkizularik.Euskaraz eta hitzegitea debekatzen dute.”Guarden silencio” eta horrelakoak.Euskararekiko errespeturik ez da existitzen, erdaldunek naiz eta euskaraz jakin hizkuntz nagusitzat tratatzen dute erdara,bai kalean eta bai mendian. Euskararen kalterako eta euskaldunoi errespeturik azaldu gabe. Ondo hasi udaberria, euskara erabiliaz!

  4. Haritz, Jon, Larrosa: udaberrion hiruoi!
    Udaberriko lorak (eta larrosak) usu ikus eta goza ditzazuela, baina ez pinu-koloreko sasi faltsurik. Makinabat susto galant emanikoak dira pinujantziko lagun zenbait Urbia bide eta inguruetan. Ez dakit zein ‘alergiak’ jota etorri diren, baina, inguruotan hirugarren astea dute urduri antzean bezala modoso eta lasai, baina, Arantzazuko basilika aurrean bertan ere, komentuko atetik 15 pausora, mendizale gaztea gelditu arazi, dokumentuak eskatu, urduri koloreak atera… lotsa bai aurpegi batzutan, baina bestetan zurbila nagusi… Udaberriko polen alergia behar du izan, batzuk horrek ‘zeatzen’ ditu eta… Zuei, halere, udaberrion!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude