Kontuz errepidean!

Arotenple grixa ta trixtea dugu gaurkoan. Errepide ta kamiotan kontuz ibiltzeko eguna.

Euria formal antzean, azkenekoz martxoaren 7an egin zuen. 15 egun bide lehorretan ibili eta gero, lanbroxuxtar eta xirimiri zirin pixka bat besterik espero ez denez, errepideak garbitu ez baino, zoru labainkorregiz utziko dizkigu ordu batzutan gaurko euri eskaskeriak. Alde horretatik, egun gaiztoa gerta daiteke gaurkoa.

One thought on “Kontuz errepidean!

  1. Ondo ziok! kontuan hartzeko neurria dudarik gabe!

    Koarta-tenporak ere bihar hasiko dituk edo? zer hantz harzen diek? Hoien inguruakoak kontatuko dizkiguk edo?

    Bestalde, goialde horretan (Aizkorri) egin al dik elur malutaren bat? hilberria gertu diagu eta…

    Ondo segi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude