Ilberrik kuku

Arratsaldeko 16,07 (17,07) izan da ilberri koxka salto egiteko ordua.

Baina, gaur arratsaldeko notizia, hemen Arantzazun, kukuak jo duela da. Ohi duen gisara, hasieran lotsati eta banakako ibili ohi da, baina jo du. Martxoaren buruan izan ohi da gehienetan; atzera balebil, apirilaren hasieran.

2 thoughts on “Ilberrik kuku

  1. Atzoko bazkalorduan gogoratu ginen kukuaz, laster gure artean izango dugulakoan. Dagoeneko Arantzazun entzun baduzue, Bizkai parte honetan belarriak zorrotz-zorrotz ibili beharko dugu datozen egunotan, ea guk ere haren kantua sumatzen dugun.

  2. Kukua entzutera abiatuko naiz bihar gipuzkoa eta bizkaia arteko artezko mendian barna, ezkutaleku polittak baitauzka kuku lotsatiak klima mediterraneoko baso birjin eta eder hontan. Txanpon bat gainean eramango dut, entzutean, aberastasunak eskein dizkidan. Berarekin egingo dut eguerdiko otordutxoa eta urtea nola juan zaion galdegingo diot.. kuku badio,pozik dagoenaren seinale!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude