Udaberriari kanta (II)

Naturaren goraltzapen,
bizindar geratezin,
bakoitzean berri zara,
irten eta txanbelin;
oi, mirari urteroko,
oi eraso atsegin,
hainbateko poz gordinez
ez dakigu zer egin!

Holaxe kantatu zion Bitoriano Gandiagak udaberriko berritu gordinari.

Bakoitzean berri, hala aurten ere; bizindar geratezin, lur naturalaren errai sustraienetatik irten eta txanbelin. Gaur hain erraz argazkitan geldiarazten ditugun hainbat lore ta txori geldiezin, hainbat zuhaitz eta landare, udaberriak bizindartzen ditu lurrazalean lore ta berde. Nork geratuaraz lur-erraien bizindar suharra? Ezta negu zaputz gaiztotuak ere: ez du lortu. Ezta udaberriko ekaitz tentetuek ere! Saiatu da lainateria temati eta hodeitza egoskortuz ere hozberoa galgatzen, hostomuina atzeratzen. Mendikaskoetako elur eta basoetako elurbusti arinek ere atzendu dute muinomagalei dagokien amantal berdea. Ia urtero bete ohi den

Udaberriari kanta (I)

Airean halako usain
zirraragarri leuna,
zerbait epel eta berri
elkarturen lurruna;
zentzuen asaldapena,
pozaren tunkutuna
jaioz, jaikiz, jantziz, jalgiz,
lehiaz bizitasuna.

Atzo hilabete sartu ginen udaberri ofizialean. Ahapaldi hori eta beste lau elkarrekin harilkatuz ehundu zituen Bitoriano Gandiagak.

Usain epel eta berriak, umeldurazko lurrun elkartuak asaldatzen ditu zentzuak, bizidun ttikien zentzu gaxte garbiak batipat. Jaio eta jantzi lora ta landareak. Eta hegazti ta azienda, udaberriak jaikiarazi eta jalgiaraziko ez duenik ez da natural bizi. Bizitasun lehiak uneoro, une meharrenetan ere, pozaren tunkutun barnekoia sortzen eta tunkutuntzen dizu durundi barnekoi tematiz.

Agian gizakiok gabiltz atzeratuenik, aurrerapenaren aurrerabeharraren beharrez, bizileku propio egokituetan makurtu garenok, aire egokituz eta lurrinez usaimena kutsatu dugunok, lantokian nahiz kotxe barruan ere aire-lurrintzailez airetxoa girotzera behartuok, ibilgailu nahiz igogailu, taberna nahiz jantoki, aire berezitua arnasten dugunok

Astesantuko ilbetea

Bada ilbete jakin bat, udaberriko lehenena, gure astesantuko ilbete pazkotakoa dena. Derrior beharko halaxe, elizak pazkoaren data finkatzerakoan, judutarren ohitura zaharrari atxikita halaxe egitea aukeratu zuenetik.

Judu herriak artzantza eta laborantza baliatuz bizi beharra izan zuen urte asko ta luzetan. Basamortuz inguratua izanik, are eta beharrago, noski. Juduen basamortu elkorrean belarpuntta berdexka meharra udaberriko lehen hilabetean zuma ohi zen. Orduantxe zekartzaten artaldeak basamortu