Bigarren trofeoa

Goiz argi batean ekarri nuen lehenengoa, sasi-txoriaren habitik botatako arraultz oskoltxo ttikia. Gaur, bai pozik ikusi dudala nire koartoko leihoan beste oskoltxo erdi ttikia. Gure komentuaren horma lodi ta sakon hauek, leihoaren kanpotik xafla zabaltxoa baitute. Eta, hantxe

Ezin kendu burutik

Nire baitatik beharko nuke esan. SanJoan bezpera eta bezperako gauaz urtero mintzo zitzaigun Bitoriano Gandiaga. Urteroko gau-bezpera eta bezperako gau seinalatuan haren hitz, oroitzapen, sentipen, murmurio eta ospakizun bere eta berezko haiekin, ezin bestela eta, sano eta sakon akordatzen naiz. Ordu aparteko haietan estimatzen zuen

Udako ilberrittoa

Arratsaldeko zazpi eta erdiak pasatxo, 19.36an (21.36) hasiko da ilargittoa berrilanetan. Ordu ofiziala, UTC deitzen dioguna (U-nibertsala, T-ime eta C-oordinatua), eguzkiaren ordua delakoa darabilt nik normalean, eta kakotxartean para ohi dut erlojuetako bestea.

Bi orduak ipini ohi ditut hemen, badaezpadan ere. Bai baita gure erlojuena ofizial uste izanik, atzoko uda-sartzea hanka-sartze polita bilaka zuenik: 5.46 eman zen ordu ofizialtzat; hori

Goizetik ala arratsetik?

Goiz luzeenak joan zaizkigu. Ez arrats luzeenak. Nola da hori?

Goizak eta arratsak, eguzkiargiari dagokionez, ez doaz erritmo eta martxa pausaje berean. Goizak, behin martxa hartzen duenean, airoso egiten du eguna zabaltzearen pausoa. Urtearen bizpahiru azken egunetan hasi eta urteberriko 9 egunetan, hantxe egoten da minutu beraren barruan, nagiak ezin kenduz. Ordurako arratsa, Santa Luzia egunez koskatxoa janda, argia luzatzen ari da.

Ba, beranduago hasten den arren, goizak badaki azkartzen eta bentaja itxurazkoa ateratzen dio arratsari, mantxoago baitabil hau. Goizeneko minutua, 4 ordu eta 44.a ekainaren 8an harrapatzen du: eta segundo batzuen koxkan, minutu horren barruan jaikitzen da 13 egunez, biharko 20an ere halaxe, lehen uda egunez, etzi juxtu, atzeratzen baitu minutuz bere jaikiera edo irteera. Bost hilabete pasatxo ematen ditu goizez jaikitzeko ordua azkartzen: ia zazpi, aldiz, jaikitzeko ordua berandutzen.

Arratsaldetik zertan dabilen? Ba, oraindik arratsa luzatzen. Mantxo dabil arratsetik, eta 22an iritsiko da 13 egunetako azken minutura, 19

Kontuz! Urteko egun luzeenak!

Gaur iritsi gara 2009.urteko egunik luzeenetako batera. Zazpi egun biltzen ditu neurri luze jakin batek: eguzki orduak (argiarenak gehixeago) 15 ordu eta 4 minutu ditugu gaurkoan, ekainak 18 dituen honetan. Bihar, ekainak 19: 15 ordu 4 minutu (eta minutu horren barruan 15-16 segundu gehixeago). Etzi, ekainak 20: 15 ordu eta 4 minutu baita, baina beste 11-12 segundu gehixeago bada (eta ez da gutxi, halako

Trinidadeko ilbetea

Araotzen Trininadeko jaixak bedeinkatzera iritsi zen ilbetea atzo goizalbaz 4rak eta 3 minututan (6,03).

Eskorpio du bere zeinua oraingo honetan, urari eta hostajeari deragiona. Bai atzo ta bai gaur, ur pixken bat banatu nahiko du, lanerako gogo handirik gabe. Baina eguraldi nasai ta mantxoetara dator berriro oraingo ilbetearen aste baketsu hau. Hegomendabalaren kozkorralditxoren bat aste abieran. Gainerantzean, berotik gehiago, beste ezertatik baino. Eta beroak, badaki gurean, arratserako trumoi hodeiak mendikaskoetara garraiatu eta bertan gaztelutzen. Aje naturalak, nolanahi ere.