Pentsatuz gosea galdu?

… “950 milioi pertsona goseak kastigatuak gaur egun. Iaz 800 milioi. Urtebetean landa ta lurren negozioa aurrera joanik, bioerregaien ase ezinez batipat, makinen gose-egarria lehen etsita, urtebetean 150 milioi gehiago utzi ditugu gose…

…Giza injustiziak asmatu eta praktikatzen duen hiltzaile asasinatzaileena gosea da. Gerrate gaiztoen gaindi dago: 23 mila pertsona hiltzen ditu eguneko; ia mila orduko, gehienik ume ta haurren artetik…

…Haur eta umeak edozer jatera daramatza janaririk ezak: zakarrontzietako hondakin zikinak, muzker, arratoi, katu fameliko, txindurri nahiz beste mamorro

Egunaren martxa

Ez dirudi, udaren bihotzean gabiltzelako, udamina hasiberritan (uztailak 23), eguzkiaren ibilbidea nagitzen hasi denik. Eguzki-paperean heliografoak errez uzten duen koxkari erreparatuz, arratsaldero jabetzen gara meteorologian gabiltzanok, eguzkia bere ibilbidea laburtzen hasia dela duela ja hilabete. Goiztar samarrok ere, txorien iratzargailua berandutzen doanaz ohartu garenok, beste horrenbeste: sanjoanetan laurak laurden gutxitan esnatzen ziren kantarittikiak (05.45), gaur laurak eta 20an hasten dute beren txirrintxo txiotxiozkoa (06.20).

Halaxe da, bai. Santa Ana biharamunean, 05.07an (07.07) jaiki da eguzkia. 04.44 izan zuen goizenik jaikitzeko parada, ekainaren 20ra arteko dozena egunetako goiz argi haietan. Kontuak ateratzen jarrita, 5ak aurreko 16 minutu haiei gaur goizeko beste 7 hauek erantsita, 23 minutu moteldu eta nagitu zaigu, goizean goizetik, eguzki ahaltsu biziarazlea.

Antzeratsu dabil arratseko nagi aitzakietan ere. 19.49rainoko permixoz ibili zen erretiroa brandutzen, egunik luzeenen arrazoitan, ekainaren 22tik uztailaren 2 arratseraino (horixe azken gau-permixo ongi baliatua). Gaur arratsean, 19.34an jarri diote erretreta unea: 49tik 34ra atzera eginez, 14 edo 15 minuturen tartea topatzen dugu hortan. Goizeko 23 minutu atzeratuak eta arratseko 14 aurreratuak, 37 minutuko sorta osatzen digute. Orduerdia osatu zuen joan den 23an, udamina estrainatzeko egunean, eguzki berantiarrak. Hiru ordulaurdenak osatuak izanen ditu san Inazio egunez. Abuztuaren 7an, ilargi betea iristean, ordubete eta minutu bat atzeratuak edo galduak izango ditu eguzkiak, gure egunaren kaltetan. Minutuka joango da jaikiera atzeratzen, orduan, goiza. Minutu eta 20 segundu inguru azkartzen, aldiz, bere erretiroa arratsalde partetik. Gure egunaren, eta bizimainaren zinu urterokoak. Ondo da, noiztik behin, erlojuari beste, gure erloju sanoen eta fijoen horren martxa ere, kontuan hartu eta erreparatzea.

Aupa Mikel!

Suitzan, gaude, eta toki hau ikusgarria da. Alboetara begira nago, eta han ikusten ditut mendi erraldoiak, oraindik elurtuta daudela. Eta handitasun horretan euskaldunak zain dauzkazula jakitea oso polita iruditzen zait, eta zirrara eragiten du nire barrenean.

Hauxe irakurtzen genion goizean BERRIAn, atzo Mikelek idatzitakoan. Zirrara, benetako zirrara, guk sentitu duguna, Alpeetako etapa gogoangarriaren azken bi kilometro luze horietan. Zirrara eta poza galanta! Atzetik zetozenen artean Igor besoak jasota ikustean berritzen zitzaigun poza.

Zorion, Mikel! Egunero eman/ten diguk poz puska bat, hire kronikatxoa irakurtzean. Gaurkoa, ordea, demasa izan duk. Bezperatik idatzia gelditu duk, luzerako gainera. Mundiala! Gure euskal koloreak aurre-aurreraino, eta aurre-aurrean zut ekarri ditiguk begietatik barrena.

Ondo mereziak dituk hik, gaur jaso dituan zorion eta besarkada ta

Hemen nago

Hemen nago,
uraza zatitua
platerean bezala.

Ez dut
ez gatzik ez ozpinik,
ezago oliorik.

Hemen nago uraza
zati-zati egina
platerean
(Ez dut ikusten platerik,
baina plateren batean edo
egongo naiz).

Ganora gabe nago
zati-zati eginda.

Akordatzen naiz Bitoriano Gandiaga bihotzeko flakiak emanda (berak zioen gisara) gatzik gabe