Ilgoran gara

Eguerdi aldeko 11,43tik (13,43) ilgoratuak omen gara. Hortxe ikusten da taloerdia arratseko azken orduotan. Ez dirudi koska handirik -daukana erdia izaki eta beste horrenbeste falta- ekarri nahi dionik aro tenple beretsuari ere. Aire lehor sanotik ekartzen jarraiko duela dio ilgora honen zeinuak berak ere. Baina, ontarteak estuagoak izango omen. Eta, ilbetera inguratzean haizatu nahiko ditu bazterrak, eta nahastu ere bai ilzaharrarekin batera, aspaldiko partez. Bien bitartean, laino zikina eta langar bisutsarekin konforma beharko

Abuztuko ttikia

Zenbat urtetan egin ote ditu bere aziotxoak abuztuko ilberri ttiki ttattarrak! Uda sanoki eta girotsu joan denean eta, abuztuko ilberritxoa izan da gehienetan, aroaren sanidadeari lepoa bihurrittu izan diona. Zenbateraioko bihurria, itotzerainokoa? Ez, bizirik utziko digu giroa eta eguratsa. Baina, bart gauerdian ez da alferrik azaldu ez-dakit-nongo labetatik irteniko hegozarpail hura. Apirileko azken elurretako ipar biziaren ostean, haize boladatsuenak atseden harturik genituen; maiatzaren azken hamabostalditik batipat.

Bart ezustean piztu den hego lamada ez da txantxetakoa izan, ez. 23

Parabola

Aspalditik ohitu gaituzte, edo ohituraren beharrez ohitu ere gara, mezatan Jaunaren Hitza delakoa entzun eta isilik gelditzen. Kontzilioaz geroztik, homilia deritzan esplikazio halamoduzko bat eman edo eskaintzen digute behintzat

Ilbehera

18.56ean, zazpirak lau gutxiagoan (edo 20.56), hortxe ilbeheraren koxkattoa jaitsi du ilargiak, bere gutxitu beharraren bide gero eta extuagoan.

Ez du ezer aldatzeko gogo nabarmenik. Alegia, lehengo bidetik jarraitzekotan omen dabil: beroa penintsularen behealde lehortu horietan; beroa ebro ibaiaren ibarrean eta beroa, beste horrenbestekoa, penintsula behe labetu haietan. Geure barrualdean ere, beraz, halatsu Araba eta Nafarroako erriberan, eta Errioxan.

Kosta alderagoko festazaleok eta, aldiz, laino txoro arin haixebako batzuk izango ditugu udako bisitari, ez erabat arrotz abuztuan, baina bai, eransten duten sapa punttu sargorixko horrengatik, gero eta amorranteagoak

Abuztuko ilbetea

0.56 zuen ilargiak ordu punttu-punttukoa (2.56) aurpegi zabal betebeten azaltzeko.

Orain hilabete, aurrekoak 5 egun eman zituen bere 29 egunetako lardaskeroenak. Orain bi ilargi, berriz, orduantxe koarta-tenporak: 3 arrats trumoijoletatik, batean bakarrik lortu zuen euri punttatxo bat egitea. Noski, nire mendiko eta mendi honetako behatokitik ari naiz. Atzo arratseko trumoialdiak ere, bi tanto besterik ezin izan zuen utzi. Ekarri nahiko du zeozer gehiagotxokoren bat. Baina, kosta egingo zaio: ez zaio alferrik egokitu Aquarius ikurra, zeinaren zeinua ez baita preseski ur zaleetakoa.

Humiditatetik bai, aurreko asteetakoa baino poxi bat altuago, baina, euritarako lainekorik, ondrosotarako eta pulamentuz egindakotarako behinik behin, ez dirudi horrenbesteko talenturik izanen duenik. Aste honek dirudiena, hozbero lasaituenetatik emango digula: alegia, goizalbetako sanidade garbia faltatzean, epelxeago egotean goizetik, egunez ere ez dugula izango horrenbesteko berorik, baina bai sapa punturik

Zelten udazkena

Gaurtxe, gaurtixek hasi ohi zuten zelten kulturan udazkena. Abuztu-Irail-Urri, hiruen artean, udako egun hanpatuari flakatu on bat ematen baitiote, Domusanturako flakiak jota bazterrera uzteraino. Dagoeneko, -aurreko batean nioen-, 46 minutu kendu dizkiotela, goizak horzka, arratsak kozka, alde banatatik. Hurrengo 92 egunotan jango diote mamirik ederren ta beteena egun gozoari: goizalbak ordubete eta 32 minutuko xerrada kenduko dio. Arratsa ez da atzera geldituko: 2 ordu ta laurden pasatxo hustutzen du arratsaldea, gaua gizenduz. Bien artean, 3 ordu eta 50 minutu. Bazuten arrazoirik, bai, udazkena bizitzeko.

Bestalde, udan eguzkiak bere hortz beroak xaxatuaz gero, egia da, axal samarretik bizi diren landare nahiz zuhaitzek, agudo galtzen dutela