Gauerdiondoko ilgora

Gauerditik gertu, 0,43 minututan (1,43) sartu gara ilgoran, duela astebete ja ilberritik goraka bagentozen ere. Aquarius zeinua egokitu zaio oraingoan, ilberriari Libra bezala. Biak ere aire sustantziadunak dira. Aurrekoa, ilberri txikitoa nahasle samarra izanik, aldaizea lagun hartuta, euri giroz ta umelez hobeto ibili zaigu.

Aste honetakoak, berriz, duela bi astekoaren antzeko zeru garbi orbangabeak ekarri nahi ditu: solamentean, orduko goiz fresko eta hotz haietan ez bezala, oraingo honetakoetan epelantzean hasiko zaigula eguna eta gero epeletik gora ere bai, arratsalde laburxkoan.

Aste zoragarria datorkigu: aire sano lehor egurats ongilearekikoa dakarkiguke, argiago goizetik (ez dugu alferrik ordubete atzeratu, barruko

Ilbeheraren tranpatxoa

Ez omen dugu asmatu gaurkoa. Nola asmatuko, ilbehera parean izanda? Atzo azaleratu zizkiguten mapetan, bazen bat, bat soilik, dudamudan halamoduzko tankera herrena estimatzen zuena. Baina, herenegungo guztietan, nik ikusitakoetan, lainateri extuantxa zen Nafarroa garaiko mendiotara zetorren lainobera mendizale hori: alegia, onddobila zebilena disimulatzeko lainekoa, baina nafarroako mendipendizetan gehienbat.

Halere, hor egon da goiza goibel, eguerdia betilun eta arratsa motel

2010eko tenpora datak

Egutegi hainbaetan azalerazten dituzte. Sasoi honetan hasten dira deika, data horien eske. Hementxe, mendiko behatokian, denen begizbegi ipintzen ditut, hala nahi duenak bertatik har ditzan.

1. Lehenak, udaberriari dagozkionak, urtaroaren hasiera baino ia hilabete lehenago datoz: otsailaren 24an hasita. Lehenagoko 3 egunei erreparatu nahi dienak (hauek dira egutegietan seinalatzen direnak): 24-26-27. Tenpora-aste osoa hartzen duenarentzat: otsailaren 24tik, martxoaren 3a bete arte.

2. Udakoak, hauek ere 3 aste pasa aurreratuta datoz. Maiatzaren 26-28-29 (3 egun elizaren aspaldikoak). Tnpora-astea erreparatuko duzuenontzat: maiatzaren 26tik ekaineko 2 bete arte).

3. Esan, aurreko bi hauek guztiz aldakorrak direla: pazko ilbetearen inguruan hartzen dute balantza, urtez urte