2010eko tenpora datak

Egutegi hainbaetan azalerazten dituzte. Sasoi honetan hasten dira deika, data horien eske. Hementxe, mendiko behatokian, denen begizbegi ipintzen ditut, hala nahi duenak bertatik har ditzan.

1. Lehenak, udaberriari dagozkionak, urtaroaren hasiera baino ia hilabete lehenago datoz: otsailaren 24an hasita. Lehenagoko 3 egunei erreparatu nahi dienak (hauek dira egutegietan seinalatzen direnak): 24-26-27. Tenpora-aste osoa hartzen duenarentzat: otsailaren 24tik, martxoaren 3a bete arte.

2. Udakoak, hauek ere 3 aste pasa aurreratuta datoz. Maiatzaren 26-28-29 (3 egun elizaren aspaldikoak). Tnpora-astea erreparatuko duzuenontzat: maiatzaren 26tik ekaineko 2 bete arte).

3. Esan, aurreko bi hauek guztiz aldakorrak direla: pazko ilbetearen inguruan hartzen dute balantza, urtez urte

One thought on “2010eko tenpora datak

  1. Ez legoke gaizki eskainiko bazenizkigu egun horietako eguraldiaren arabera dagokien urtaroan izan daitekeena -gutxi gora-behera, noski- asmatzeko irizpideak.
    O

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude