7 thoughts on “Ordualdaketa xelebrea

  1. Ba geu bai, ordubete lehenago jaiki gara,baita ordubete lehenago oheratu ere.Baina neuk behintzat, lehenengo egunetan buruko min handia dut, eta ezin ohiturik nabil

  2. Itxaro: ordubete atzeratu digute dena, tartean, goizeko orduttikietan ordubete sartu digutelako. Ordubete beranduago jeiki (horregatik dago argiago goiza), ordubete beranduago gosaldu, ordubete beranduago lanera, ordubete beranduago bazkaldu… eta ordubete beranduago oheratu, baina ordubete lehenago iluntzen du arratsaldez (horregatik, baita, etxeko txiki ta gaztenek goizean iratzarrita daude, eta apetitu gehiago daukate, ordubete beranduago ditugulako otorduetako bakoitza, eta estamuak bere lehengo erritmoan eskatzen du…). Trastorno dezente sortzen du txikienengan, zaharrenengan eta zer-esan azienda eta animaliengan, haien marruak, ordubete lehenago entzuten dira ikulluan goizean, nagusiak iratzargailua atzeratu duelako…

    Nik beti ordu fijoa daukat, eguzkiarena. Udan bi aurreraturik ibili zarete 8ta ibilaraz gaituzte), orain ordea, ordu bat bakarra zoazte aurreraturik…

  3. Tximasek arrazoi du. Ergelenak geu. Ordu aldaketa denaz bezainbatean honatx kasu hau: gure ondoko barrideak badu kateme bat. Axun ez geratzeko pilula bat ematen hasi zitzaion bere katuari. Beti egun berean eman behar baitzen astelehenetan goizeko bederatzietan ematea xedatu zuen. Pilula jaten laguntzeko gasna puska baten barnean, birrinduta, ematen dio horrela katemea urrun dagoen arren gasnaren usainak

  4. Aldaketaren ondorioak ondorio, larriena hor goian dabiltzan pertsonaiatxoen hantuste-keria dela uste dut. Pellok zioen moduan herritar guztiok ‘al paso’ jarri nahi hori, edo botere erakusketa doako hori.

    Norbaitek, edo norbaitzuek, boterera heldu eta horrelako astakeria eta debaldeko botere erakusketa egiten duenean seguru atzean pertsona moduan baduela gabezia larriren bat.

    Astakeria larria naturaren kontra, naturarik denik, edo garenik, ere enoratzea, baina larriagoa gizakion, edo gizartearen, kontra, demokraziaren izenean, herriaren eta herritarron onerako delakoaren aitzakian, denok tontolapiko moduan tratatzea eta gure erabakitzeko gaitasuna egunez egun murriztea.

    Mesedez, utz gaitzatela pertsona heldu izaten, gizarte heldu batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude