Gaztainondopagoa

Kaxkaldu ote naizen galdetuko du bateren batek. Ba, aizue, egia berdadero purupuru horietakoa da hauxe. Gaztainondopago lerdena, bai horixe! Aspalditik dago halaxe: gaztaina gero eta xaharrago, errekaldetik bi aldaska berri ematen bere zahardade atzenduan. Baina, gaztainondo zartatuan behera han ageri dira, noizpait zainzuztar izandakoak, gerri trunkotzen doazenak eta lurzoruan zain propialak zuztarturik dituztenak. Gaztainondo xaharra ez bezala, indarrean eta kolore onean dago, bizibizi ta tente, bere etxeberri azal xaharrekoa lehertuz, gero eta pagoago, pagolizar izateko asmotan airean gooora doan pago gazte sendokotea. Ez da inguruan pago hosto apainik gelditzen: denak orbelmaxkaldu dira azken bi asteotan. Gaztainpagoak, aldiz, oraintxe horiztatuberriak dauzka panpox asko, arroxa koloretara bidean, inguruko pagoekiko gaztetasun harroa diztizatuz. Egun gutxitako eskaparatea, gaztainondopagoaren janzkera modeliko honena.

Ez da zuhaitz bakarra, halere, etorkina bere golkoan jaso eta zuztarrak trunko bigunduaren magalean behera lurperatzen utzitakoa. Gaztainondoa aparta da beste zuhaitzen hazi etorkinak bere magalpe epelean ernaldu eta hazten. Bada gaztainondoetxerik, tximiniberri luxatu gisara, hiru etorkintxo ere hazi dituenik.

Zuhaitzotan ez da gurasoa umebila doana: zuztarrak errotuegiak daude inora besteren bila mobitzeko. Baina, bulargolkora datokion hazia gorde eta hazteko enpe

Azaroa ilgoran

Ez zaio asko falta, laster da ilgorako koska saltatu beharrean gazta erdia dirudien ilargitxo txurixka. 21.40 puntuan (22.40), edo hamaikak hamar gutxiagoan, hortxe sartuko da ilbeterako bidean: bihar zortzi, abendu bigarrenean iritsiko da betebetera. Bitxikeria gogoan har nahi bazenu, gutxitan edo ez hain sarri suertatzen den kontua dela, alegia, hilabete baten barruan bi ilbete egokitzea. Halaxe, bada, aurtengo azken abendu berexixko honetan.

Piscis zeinuan tokatzen zaio oraingoan, hankapunttetan doan ikurrean. Eurizalea da, berez, Piscis, ez da alferrik arrain pare batez irudikatzen. Urik ekarriko duen edo ez, badaezpadan, orain bakeoso dagoen hain tenple oneko aroari erreparatu astean aurrera. Akordatzen ez denarentzat esan, Domusantuz egokitu zen ilbeteak 200 litro pasa utzi zizkigula bere astean. Tartean, itsasoan ez bezala, hain tenple oneko ibili den ilargittoak, azken palastak bere azken egunetan bota nahi dituela dirudi.

Errege, eta nola!!!

– Hi, gaurkoa jarriko duk ba…?!?

Halaxe eskatu dit lagunak, gaurko festaburuko mezanagusian emaniko homiliari buruz. Gustoko bazenu, ni pozik! Hauxe duzu:

Kristo! ta errege! Hitz parea, baina gehiago ere bada. Alto! ematen diguna. Errege? Ta segituan datorkigu,

Haizearen kapritxoak

Arantzazuko haizeak, edo haizeak Arantzazun, ez daki trafiko mandatuetatik ezta ttikienik ere. Nahi duen eran, indarrean, boladan, nahi duena aurrean hartuz, kontra datozenei erauntsika, halaxe jotzen du beti aurrera sobernatsu, enbata batean.

A ze nolako sustoa pasa duen gaur goizean Arantzazuko plazara iristean, presakantzean, eskopeta listo, ehizarako asmo-planak antolatuz zetorren todoterrenoak eta, batez ere, txofer iratzarberriak. Bere kontra, zuzenean eta muturka, han zihoakion hilkutxa tankerako kartoi kaxa marroi karratua, haizearen jenio biziz

Azaro erdiko ilberria

Beste urte batzutan, iazkoa gogoan, elurzalea den ilberriari, aurten bestela portazea egokitu zaio. Ilbeteak hartu baitzion txanda. Bezperako pregoitan, domusantu gauez bota zizkigun 33 litroak aparte utzita, halere, 7 egun eta erdi, 218 litro oparoren opari konplitua eman zigun, mendikaskoak mantu txuriz apainduz. Ilbetearen despeida ere gogoan hartzeko tamainako detaile ta guzti etorri zitzaigun: 36 orduko trumoi saio etenbako batean 102 litro utzi zizkigun, aste osoko ia erdiak, eta juxtu, trailan zekarren ilbehera trixtea iritsi artioxe. Astelehen arratseko bostetan sartu ginen ilbeheran: handik aurrera, xirimiri motteletik bakarrik jarraitu zuen hegomendebalaren txanda etorri arte. Zazpi egunotan, egunero busti du lurra, baina trikuaren azkazaletako besterik ez: 11 litro eta erdi, 7 egunena dena zenbatuta.

Laurdenkaz laurdenka joanda, hara zeinen argi ageri zaigun ilargikoska bakoitzaren jitea eta aldea: ilbeteak 218 litro; ilbeherak, 11,5

Bihar San Martin

Amezketako Sanmartin ermitatxoa maitatua da, aspalditik hala. Txikitako oroipentxoen artean, oraingo biderik ez zenean, goizeko meza, Robertok-eta kantu eta guzti jantzia, han eman orduko, nola etortzen ginen belaze bustian behera, dotri

Txinatik dator notizia

Aldameneko Asier Azpilikuetari hartu diot izenburua. Txinakoa da kontua, baina…

Halako bilera Bartzelonan, Conpenhaguekoaren urrats eta atari! Egunkarietan izan da kontuak egokiantza eskaini dizkigunik. Atzo Berriako ekarria seinala nizuen. Hara Garan atzo eman zitzaigun datu sorta, benetan kontuan hartzekoa

Klimanahasketaz

181 naziotatik etorritako 4.500dik gora batu dira, edo elkartu (ez batu ta ez elkartu) edo, zeozer esateagatik, hor ibili dira klimaldaketarenak konpondu asmoz. Gustuz ta gustura, apenas inor geratu omen den: gazigozo ta erdimikatzetik gehiago, eta noski, aurpegian irrifarra ez baina, ezpainak extu ta erdijasoan, mikatza ta garratza adierazteko ipintzen dugun bisaje