Oihartzunxkak -4-

Opari zara

Eguberriz egunargia noiz luzatuko, bizi gizarteratuari seaskatxoaren aurrera natorkio. Irribarrez pozik, ezinegon alai bixitasunezkoan, hortxe dagokit aurrean. Bi eskutxoak bezala bi ointxo ta belaun, errotari geldiezinean dihardu: biziak dario lau ixkinetara joaraziz, lau esku-ointxoez deragio berak ere biziari. Biziaren opari frexko sanoa hauxe!

Ohartzerako, nire baitan ispiluratua aurkituarazi nau: Bere bizi gaztearen pozaren opariz ari zait: bakeiturri sentitzen hasi naiz bertatik. Anjhru eta ahajj!, pozik dihardu bizieraginean.

Oihartzunxkak -3-

Belengo aspaldiko eta iazko Gazako sarraski itxutuetatik, natorren eguberriz jaioberriengana, bizi sorberriaren zorteondora.

Seaskaren aurrean kukubilko, edo belaunerdiz nahiz belaunbiko jartzen naizela, umearen begitxoekin parezpare, orduantxe dakust egokien (neroni ikusten saia gabe ere barrura baitoakit) begitxoen hondotik datorkidan Biziturriaren jariotxo isil leuna.

Ia urte guztian idor dagoen Arantzazuko errekabarrenean nola, Iritegiko xokoan, harriartean, azpihondotik sortzen da plauf-plauf ur-punpuilotxo ttiki borobil etengabearen emana dariona…

Biziaren piriridariontxoa ikusten dut begien pare-parean ditudan bi ttiki erdixabal horietan. Bizijarioxka hain ahulak gure baitako hondoentxoa ere pizten digu: Bizi ttiki zaindubeharrekora behartzen gaitu, zapitxoetan kari

Oihartzunxkak -2-

Atzo Belengo haur errugabeak. Gaur iazko Gazako sarraskituak, aldameneko leihotik Joanma Sarasolak gogoratu digunez. Legenda traza guztiak ditu lehenak. Egiegia, berriz, iazko triskasaio gupidagabe ankerra. Gertueneko ta tristeen.

Krudeltasuna ta krudelkeria leudeke hemen: nagusien eskutatik morroi, esklabo, emakume eta umeekiko edonon izan den ankerkeria, tamalez, eta XX mendez gero daukatena, harik eta mingarriena. Noizkoak dira, bada, ta noizko, giza-eskubideak? Eta zenbat balio dute, edo okerragoa, zenbatentzat dira baliozko?

30 mila haur ta ume gaxte egunoro hiltzen direnak, 1250 orduko, egunero ta ilada segidokoan. Iaz bezala aurten, eta hurrengoan. Ta errugabe i

Oihartzunxkak -1-

Eguberri giroz gabiltz, haur jaioberriaren inguruan dastatzen ta gozatzen. Haurrak biltzen baitu familia. Munduratzen den ttiki bakoitzak halaxe jartzen gaitu seaskarat makurrarazita, hantxe inguruan bilduta, batuta.

Zer ta zenbat etor datorkeen geure baitara haurtxo bakoitzarengan usna ta isla genezakeen biziturri nagusiaren opari etenbakotik? Jaioberriarengan sumatzen baita egokien, heldu eta adinduengan agitz disimulatu den biziturri agorrezin horretatik

Gabon kanteskean

30tik gora mordoskatxo bat urte bada, Arantzazuko Seminarioan Gabon-arrats saioa egiten hasi ginela. Bitoriano Gandiaga genuen kapataz: bereak genituen bertsoak eta hitzak. Gabon-kopla eta beste, soinuttikia lagun, Olentzero buruargi serioa saskigainean genuela. Ohitu ginen arrats hura ohitura egiten eta, hala darraiogu orain ere, urte mordoskatxoa bizkarrean, beti Bitoriano Gandiagaren oroipena kolkoan.

Aurten bete dira 11 urte, Gandiaga azkenekoz gurekin genuela. Lizarra-Garaziko itxaropen haize berriak genituen orduan. Hala koplatu zuen

Galeanori erosiak -4-

Natura gutaz kanpo? edo, Gu naturatik kanpo?

Jainkoak 10 mandamentu eman zizkigun, bai, harlosetan zizelkatuta, baina natura ta mundua ahaztuta pasa zitzaizkion. Sinai mendiko ekaitz-danbar eta tximist-ostotsen tartetik, trumoi-ahotsez honelako zerbait erantsi zezakeen:

Galeanori erosiak -3-

Ekologia, tamalez, kapitalaren eta langileen tartean, noraezean, ez batera ez bestera dago eta dabil.

Kopenhagen ez dakit. Rio Janeiroko Eko 92koan amalurra hilzorian ikusten orduantxe hasi ziren. Bertan, hiru industria handiak, kimikoa, petroleroa eta kotxegintzakoa, hirurak arduratu ziren gastuak txintxo ordaintzeaz. Al Caponerekin akordatu nintzen: hark ere, beti kaballero, loresorta bidaltzen baitzuen bere biktimen beiletara txintxoasko.

Amalurra hilzori lasterrean sartua zela Rion jabetu ziren: