Oihartzunxkak -4-

Opari zara

Eguberriz egunargia noiz luzatuko, bizi gizarteratuari seaskatxoaren aurrera natorkio. Irribarrez pozik, ezinegon alai bixitasunezkoan, hortxe dagokit aurrean. Bi eskutxoak bezala bi ointxo ta belaun, errotari geldiezinean dihardu: biziak dario lau ixkinetara joaraziz, lau esku-ointxoez deragio berak ere biziari. Biziaren opari frexko sanoa hauxe!

Ohartzerako, nire baitan ispiluratua aurkituarazi nau: Bere bizi gaztearen pozaren opariz ari zait: bakeiturri sentitzen hasi naiz bertatik. Anjhru eta ahajj!, pozik dihardu bizieraginean.

One thought on “Oihartzunxkak -4-

  1. Ospitaleko neonatologia zerbitzuan zinez lagungarri suertatuko lukek hi bezalako idazle aparta bat hau bezalako iruzkin hunkigarriez bertan jota dauden jaioberrien gurasoen minak leuntzeko, eztitzeko, xumetzeko. IDAZLEA haiz, Pello. Benetakoa. Sentimenduak bihotzeraino barnerazten dakiten horietarik. Urte berri on. Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude