Irrati erromesak gonbita -eta 10-

Erromes etorri zen Euskadi Irratia hasiberritan, urtebete eskasean, Joxe Mari Oterminek pentsatu zuelako, uste behinikbehin, orduerdiz berak zuzentzen zuen musika klasikoaren tartea, nik ordubetez egin nezakeela. Ezbaien dantzan sartu nindun lagunak, 40 urte beteberriak nituen honek, saltsa handixkoa ikusten niolako, astean bost egunez, ordubeteko musika klasiko saio oparoa prestatzeari. Lana, berez ta bere horretan, atsedenezkoa ta patxadan hartzekoa zirudidan. Baina, eskolak eta seminarioko tutoregoak, Segura irratiko meza eta beste asteburuko emanaldiek, utziko ote zidaten tarterik? Eta materiala, diskak nola bidali, edo Donostiraino nola eraman, nola grabatu eguneroko saioa, nola bidali irratiko kontrolera nire lanaren kopia, noiz grabatu

37 urte Segura Irratitik -9-

Segura herriak, bertako apaizetako bati esker, On Zesareo Elgarrestari justu, 1956rako bazuen bertarako eta gerturako irrati emisoratxoa. On Zesareok, debagoiendarra izanik, Bergarako semea, beti izan zuen Arantzazurako joera eta Ama Mariarentzako jaiera. Irrati baten gorabeherak, arazo ta zailtasunak esku hobetan egon zitezkeala eta, pentsatzen zuen Arantzazukoei eskaintzea irratiaren kudeaketa eta martxa. 1964tik 72ra, 8 urte luzez mutu egon behar izan zuen, sasoitsu hartan beste irrati batzuen antzera, uhin aldaketen arazo teknikoak zirelata, beste kausa batzuen artean.

1973an, otsailaren 10ean, Definitorioak batzarrean begi onez ikusi zuen On Zesareoren eskaintza; baina Arantzazuko anaidiak ez zuen bilatu irratiaz erabat arduratzeko modurik. Halere, Aita Jose Agustin Mendizabalek bere gain hartu zuen afera: Frantziskotar Seminarioaren gainean antena bat prantatu, han goiko koarto batean emisorak ohi duen kontroleko mahaitxo bat ipini, ondoko beste koartotxoan aldarea meza emateko, bidebatez, gerora hango fraileon kaperatxoa izango zen huraxe, eta halako batean, han hasi ginen eguneroko meza ematen. Aise esaten da, baina 13 mila ondo pasatako meza kopurua bada dagoeneko Segura Irratiz emanikoa: erdiak, gutxi gorabehera, han Seminario zeneko goi hartatik, eta beste erdiak Arantzazuko komentu eta basilikatik.

Eguneroko meza bakarrik ez: On Zesareoren borondatea eta ametsa Arantzazun ospatzen genituen elizpuntzio guztiak ematea zen. Horrela, basilikatik Seminario goraino behar zen kableria paratu eta Basilikan errezatuko zen Errosarioa, Bezperak edo Benedikta, igandeetako Mezanagusia, igande arratsetako erromesen Agurreko errosario ta Agur Jesusen Ama, urteko bederatziurren nagusienak ere bai, hala Sortzez Garbiarena, nola Arantzazuko Amarena eta San Frantziskorena, eta noski, Garizumako hitzaldiak, astebetean euskaraz eta bestean gazteleraz.

Halaxe darraiogu orain bertan: eguneroko meza goizeko 8,30n, eta igandeko mezanagusia, jaiegunetakoekin batera. Duela ia urtebete abia ginen Loiola Irratiatik ere eguneroko meza ematen. Baita ere, bada, badenez, eskertzen duen edadeko jenderik franko. Geuk ere eskertzen dugu eta estimatzen haiena.

Mezanagusiaren urteak -8-

1946tik, ikusi genuenez, uztailetik aurrera hain justu, Donostiako Radio San Sebastian irratiak iganderoko mezanagusia eman ohi zuen. Gaisoen aldeko meza: gerora, baita arrantzaleentzat ere, itsasotik meza jarrai ahal izateko. Arazoak zituzten Telefonikako alanbre aspaldiko haiekin. 1948an, Diputazioari laguntza eskatuz eta, 5 mila pezeta lortu zituzten, alanbreria berritu eta telefono seinalea garbiago iritsi zedin.

Urteak aurrera, gero eta estimazio zabalagoa irabazten joan zen iganderoko irrati meza. 1952an, Font i Andreu Donostiako Gotzainak aita Guardianoari eskutitza idatzi zion. Gotzaina, katalana bera, Vic-eko semea, jabetuta zegoen nonbait mezaren karietara, hizkuntzaren kontua, benetan kontuan hartzekoa zela, jakinik meza latinez izanda, ta sermoia, orduan homilia ere ez zena, halanola sarrerako ta amaierako hitzak ere gazteleraz izanik, komeni zela jendeak uler ta jaso zezan. Eta, hara hemen Gotzainaren eskaria: “D

Irratia bigarrenez erromes -5-

Lehenbizikoa 1934an izan bazen, hurrengo urtean ere, 1935ean, Ama Birjinaren egunean eman omen zuten Arantzazuko elizkizun nagusia. Gustatu nonbait. Baina, hurrengoan, 1936an, gerra piztuberria zen. Gauza asko eten ziren, eta etenaldi luzetxoa ere gertatu bai.

Hala ere, Donostiako Irratiak nahi zuen lotura fijotxoagorik soldatu Arantzazuko elizkizunek entzuleengan tirazorik sortzen zuenez, irratiz ematen saiatzeak irabazirik ekarriko ziolakoan. Arantzazuko nagusiari eskatu bide zion, Irratiak egin eskabidea hobeto kontsidera zezaten, Madril aldera idatzi eta eskaria bidera zezan. Hala, 1944ko maiatzaren 27an, Arantzazuko Guardianoak Madrilgo Gobernura idatziko du:

Irratia entzutea bekatu? -4-

Komentuetako disziplina estua eta, ia ordu guztiak isiltasun soil totalekoak izateak eta hainbat orduen kontrolak, ezin zuen ametitu irratirik. Noski bazituela bere onurak: haiexek aprobetxa ahalko ziren, neurri apal batean bederen. Bihar saiako naiz irratiarekiko nire esperientzia azaltzen, baina gerraosteko gure komentuetako legedian nola zabal zekiokeen leihatiltxorik irratiari nahi nuke ikusi, orduko normamoldeak errepasatuz.

Gure komentuetan irratia noiz sartu ote zenik, ez da argi ageri. Jakina, Arantzazuko zoko erretiratuan baino askozaz lehenago entzungo zuten Bilboko Iralaberriko fraileek edo Donostin Atotxakoek: guztiz normala dirudit hala izango zela pentsatzea. Jakin, ez dakigu. Probintziako Kapitulu deitu Biltzarrean hitzegin zela bai, Erromako frantziskotar guztion aita Generalaren normak zabaltzeko. Baina ez da ageri Batzarreko Aktetan. Lehen normabidea, aita Julio Egiluz probintzialak eman du, 1943ko irailaren 14an (nik 3 hilabete jaioberritako nituenean):

Irrati aztarrikan -3-

Noiztxu hasi ote zen irratia gure inguruotan? Egungo aurrerapen hain azkarrak eskuartean ikustean, umeen eskutan ere halako trastetxo sorginkeriazkoak begitantzean eta, haurtzaroko kontuak ekartzen ditugu akordutara, orduan eta harrituago gelditzeko.

1924ko abenduaren 15ean lortu omen zuen baimena Donostiako Uni

Erromes, zein eta irratia! -1-

Irratiak, bai, badu bere historia propiala Arantzazu mendarteko txoko honekin uztarturik. Oraindik ez du hautsi, ez du dibortziorik eskatu behinik behin.

Hain justu, gure irrati lotura horietako batek, zilar ezteiak ospatu ahal izan ditu 2010 honen abieran, bigarren igandea genuen urtarrilaren 10ean. ARANTZAZU errebistan Kronikariak halaxe gogoratzen zuen:

Gaurkoan dakargun ospakizuna apalagoa da eta txikiagoa, baina, zalantzarik gabe, nabarmentzekoa. Urtarrilaren 10ean Jesusen Bataioa ospatuz, Arantzazutik Euskadi Irratiz ematen den mezak 25 urte bete ditu. 1985ean hasi zen Jesusen Bataioaren festa egunean. Harrezkero, aldaketak aldaketa, igande eta jai egun guztietan iritsi da meza hau Euskal Herriko etxe eta zoko askotara. Pello Zabalak eta I