Mezanagusiaren urteak -8-

1946tik, ikusi genuenez, uztailetik aurrera hain justu, Donostiako Radio San Sebastian irratiak iganderoko mezanagusia eman ohi zuen. Gaisoen aldeko meza: gerora, baita arrantzaleentzat ere, itsasotik meza jarrai ahal izateko. Arazoak zituzten Telefonikako alanbre aspaldiko haiekin. 1948an, Diputazioari laguntza eskatuz eta, 5 mila pezeta lortu zituzten, alanbreria berritu eta telefono seinalea garbiago iritsi zedin.

Urteak aurrera, gero eta estimazio zabalagoa irabazten joan zen iganderoko irrati meza. 1952an, Font i Andreu Donostiako Gotzainak aita Guardianoari eskutitza idatzi zion. Gotzaina, katalana bera, Vic-eko semea, jabetuta zegoen nonbait mezaren karietara, hizkuntzaren kontua, benetan kontuan hartzekoa zela, jakinik meza latinez izanda, ta sermoia, orduan homilia ere ez zena, halanola sarrerako ta amaierako hitzak ere gazteleraz izanik, komeni zela jendeak uler ta jaso zezan. Eta, hara hemen Gotzainaren eskaria: “D

2 thoughts on “Mezanagusiaren urteak -8-

  1. Gazteleraz besterik ezin zen eman orduan irratian. Eta, gotzain katalauniarra, bere parrokietako euskaldunekin hain gupidazko agertzea, benetan urrats pozgarria eta, ustegabeko punttu bat zuena ere, halaxe bilakatu zen, sasoi itxi hartan. Orduan, gotzainak agintzen zuen bere elizbarrutian. Gaur… ez dakit ba.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude