Elurteko txori gajoak

Gaur niri tokatu zait. Patxaran kopaxkaren aingerukeri guztiak komentatu, goraipatu, kantatu, olestu ditugunean (abiatzen garenean ez baikara kamusten, eta are beste kopamutturren baten opariaxka pizten saiatzen garenean), ondorengo kontu etentxoa josteko edo, hor hasi zait gure ermano maitagarria:
Aizak, Pello, ta noiz kontatu behar diguk irratiaren historiatik? I

Zintz eta zintz

Katarroa eta eztula badabilkigu aporrillo azken bi asteotan. Gaurko gosarittikian, ‘al atake’ sartu aigu ermano baserritarra. Berak gripea udazkenean nozitu baitzuen, mantxo asko eta burumakur.

Motellak! Hi al hintzan gaurko meza zintz eta zintz, zintzatu beharraren zintzatuz, guztioi zintzarrotsetan pasarazi digukena

Bizipoza

Hi, olerkitxo bat egin diat. 87 urte, odola moteltzen azken honetan, hezur junturak ere ukenduaren losintxa faltan, eta elur faltsoxka hau ttontto-ttontto hain pulamentu gabe, zuritu ezinik ikusteak, tristetu egin neok, eta hauxe idatziz, zer izango eta, barruko halako argixintatxo bat topatu diat

Bokaziorik ba ote?

Hurrengo hauteskundeak noiz ote diren, halaxe supituan atera da konbestazino gaur gosarittikian. Data izan da gutxieneko, agudo jorratu baititugu hautagai ta sozio, alderdi bakoitzak propagandarako dituen gastuak bezala, lan zailenetarako nola gero eta alderdikide ta zale gutxiago dauzkaten

Santa-eskea 2-

Agata donea debozio handi ta biziko santia izan zela gauza ziurra da. Eta ziurrago zenbat eta liburu gehiago araka eta aztertu. Santa-eskea deitura bera, bitxia da. Hainbeste eskari egin izan dira gure herri eta auzoetan: erretako baserriaren alde, desgraziren baten ondorioak arintzeko, ta baita piztiren bat harrapatutakoan ere, axeriren bat kasu, etxez-etxe huraxe erakutsiz, oilategi guztien onurako izan zenez, erreal edo pezta baten saria eskatuz