Jerusalem hiria

Hiri guztia ikusten zen Olibondoen menditik. Han urruti, gain-gainean, Herodesen antzinako jauregia, bere gela eta lorategi eta guzti, Erromako gobernadorearen behin-behineko bizileku bihurtua: han da, agian, Pilato, Pazko-jaiak ondotik begiratzeko. Ez oso urruti, Antipas Galileako tetrarkaren jauregia dagoela suma daiteke. Hara etorri ohi da jendetza handiko festetara huts egin gabe. Iraganeko oroitzapen beltzak gogorarazten zituen jauregi horrek, Jainkoari leial zitzaizkion juduei gorriak erakutsi zizkien Antioko IV.a errege jentila han bizi izan baitzen.

Bi jauregi horien ondoan, kasko-kaskoan, hiriko etxe dotoreak; han bizi dira Anasen familia eta tenpluko apaiz aberatsak. Hegoaldera, Jerusalem inperioko beste hiriak baino gutxiago izan ez zedin, Herodesek eraikitako erromatarren antzokia eta zirkua dago. Jerusalemgo familiarik aberatsenak eta ahaltsuenak eta goi-mailako apaizak bizi ziren kale horietan Jesus ez zen sekula sartu, seguru asko. Nahman Avigad-ek 1969az gero egin zituen indusketek agirian utzi ditu Jesusen aurka ibili ziren apaiz aberats haien luxua eta aberastasunak: etxe dotoreak, egongela eta atari ederrekin; igerileku mailakatuak, igeltsuz jantziak; balio handiko mosaikoak eta freskoak; zeramikaz eta buztin finez eginiko mahaiko ontziak, mendebaletik ekarritako pitxarrak eta kaikuak; Efesoko kriseiluak, Feniziako beiraz egindako lurrin gozoko ontziak

Pazko ilbetea

Goizeko 4,27tan sartu gara ilbetean, udaberriko lehen ilbete esanguratsu pazkotakoan. Jerusalemgo tenplu inguruak ondo beteta izango ziren atzo, bezperako bildots eskaintza egitean gero pazko afaria ospatzeko. Halere, askozaz beteago Jesusen azken pazko-jai haietan, nahiz eta bera ez zen han sartu

Erramuak bedeinkatu gabe

Jende asko pozez kantari inguratzen da hirira, bide luzea egin ondoren iritsi direlako Jerusalemera. Halaxe inguratzen da Jesusen taldea ere. Hiriko ateetara iristen ari dira. Azkeneko zatia da. Asto baten gainean egin nahi du Jesusek azken zati hori, eta guztiei bakea opa izanez sarten da Jerusalemera, erromes apal bezala. Jai-giroan blai dabil jendea, une horretan, eta Jesusek hainbeste aldiz agindu duen Jinkoaren erreinuaren etorreraren itxaropenak suturik, goraka hasi zaizkio Jesusi. Batzuek bide ondoan dauden adarrak eta adaxkak mozten dituzte, besteek soingainekoak zabaltzen Jesus doan bidean. Jinkoaren erregetzarekiko beren fedea eta Jesusenganako esker ona azaltzen dute. Ez da ospetsu eta ahaltsu bati aldez aurretik antolatzen zaion ongietorri handi-mandi horietakoa. Berarekin datozen ikasle eta jarraitzaileek bat-batean egiten dioten omenaldia da. Esaten zaigunez,

Egia dioenik?

Badea inor? Batek esandakoak gizenduz nahiz mehartuz, puztuz edo hustuz, egunero, aharrausien artean behin-da-berriz entzunbeharrez, halaxe egiten dugu urte osoko garizuma luzatuaren penitentzia. Ez dea buldarik, garai batean barau egitetik libratzeko balio zuen gerraosteko haretxen antzekorik, notizia ez diren erran ta mintzoekiko gorabehera horietatik barautzeko balia diezagukenik?

Hala genbiltzan gaur gosaritakoan. Ermanoa falta. Iritsi da halako batean.
– Zer? Otoitz luzetxoa izan duzu gaur, ala

Amaren urteak

Gaur urteak bete dituen Bitoriano anaiarekin genbiltzan, gure solasa haren 78 urteetatik abiatuz eta Erroman egindako ikasketak eta hainbat komentutan izandako karguak eta eginkizunak goraipatuz. Frantziskotar anaion artean, urteak egiten dituenarekin egunean goizeroko mezatan akordatzeko ohitura zaindu baitugu; gero, arratsean, bezperetako otoitzaldian era bertsuan azken urteotan hil zaizkigun anaiak gogoratzen ditugun bezala.

Hortan, hor dator gosaltzera, bere patxada ohikoa erantzi gabe, gure ermano argia:
Zertaz ari zarete?
– Hementxe

Txikitako sermoiak

Txikitan hartu nuen ohitura, Arantzazun 10 urteko mutiko nintzeneko, mezanagusiko sermoia errespetoz entzun eta gozatzeko erarik probetxugarriena iruditu zitzaidanean. Halaxe heldu nion harik eta ohitura matte-mattea suerta zitzaidan arte: sermolariari jardun osotik esaldi polit eta goxoena apartatzea lortu behar nion. Bazen hemen sermolari egoki eta atseginik, pare bat gogoratze aldera, aita Julian Alustiza, patxada ederreko hizlaria eta aita Eugenio Agirretxe, hitz suhar eta berokoa, beste dozenerdi altu baten artean. Hauekin erraza neukan lana: ez nintzen behin ere aspertu, eta