Jerusalem hiria

Hiri guztia ikusten zen Olibondoen menditik. Han urruti, gain-gainean, Herodesen antzinako jauregia, bere gela eta lorategi eta guzti, Erromako gobernadorearen behin-behineko bizileku bihurtua: han da, agian, Pilato, Pazko-jaiak ondotik begiratzeko. Ez oso urruti, Antipas Galileako tetrarkaren jauregia dagoela suma daiteke. Hara etorri ohi da jendetza handiko festetara huts egin gabe. Iraganeko oroitzapen beltzak gogorarazten zituen jauregi horrek, Jainkoari leial zitzaizkion juduei gorriak erakutsi zizkien Antioko IV.a errege jentila han bizi izan baitzen.

Bi jauregi horien ondoan, kasko-kaskoan, hiriko etxe dotoreak; han bizi dira Anasen familia eta tenpluko apaiz aberatsak. Hegoaldera, Jerusalem inperioko beste hiriak baino gutxiago izan ez zedin, Herodesek eraikitako erromatarren antzokia eta zirkua dago. Jerusalemgo familiarik aberatsenak eta ahaltsuenak eta goi-mailako apaizak bizi ziren kale horietan Jesus ez zen sekula sartu, seguru asko. Nahman Avigad-ek 1969az gero egin zituen indusketek agirian utzi ditu Jesusen aurka ibili ziren apaiz aberats haien luxua eta aberastasunak: etxe dotoreak, egongela eta atari ederrekin; igerileku mailakatuak, igeltsuz jantziak; balio handiko mosaikoak eta freskoak; zeramikaz eta buztin finez eginiko mahaiko ontziak, mendebaletik ekarritako pitxarrak eta kaikuak; Efesoko kriseiluak, Feniziako beiraz egindako lurrin gozoko ontziak

One thought on “Jerusalem hiria

  1. Judu guztien hiri nagusi historikoa da Jerusalem, 3000 urtetan zehar. IX garren mendetik Palestina islamatu ondoren Al Quds mezkita eraikita musulmanoen hiri santua bihurtu da ere. Jerusalem Israelgo hiri nagusia bihur dedin eskubidea daukate Judutarrek bainan onhartu behar dute ere Musulmanoena izan dadin. Sionismoa ez da horren aurka.

    Maiz gaitzesten dira Judutarrek eraikitako “koloniak” eta Munduko Elkargoa” horren aurka hirmo jartzen da. Bainan zer esan du elkargo berdinak Asiaren Iparralde osoan, Ukranian Kaukasian et Moldabian Errusiaren kolonien kontra? Zer esan du duela denbora gutxi Tamulen Herrian Zingaltarrek eraikitako kolonien aurka eta Tamulen suntsiketen kontra? Eta zein dira Ameriketako Estatu gehienak? ez ote dira Ameridiarren sarraskietatik sortu ? Nork gaitzetsi ditu? Israelen egiteko aitzaki historiko benetakoak badituzte Judutarrek. Benetako arazo kolonial bat izan balitz jadanik deuseztatuko zen 60 urte ondoren. Zazpi urte behar izan zituzten Algeriako Arabiarrrek eta Berberoek Frantziatik bereizteko; 30 urte Mozanbikak eta Angolak Portugaletik askatzeko eta hiruak sasi guduari loturik. Hamazazpi estatu arabiar dira, beren armada legezkoekin eta lau gerla egin ondoren Israel zutik dago. Beste ikuspunktu bat ukan behar lituzkete internazionalistek Israel arazoari buruz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude