To bostekoa!

– Aurten ez daukagu urriko ilberririk, ezta? Elurrik izango al dugu?
– Moldatuko da, moldatuko da!
Hori erantzun nion, kontu bertsua galdetu zidatenetako bati. Iazkoak gogoan, gure solasa aurten bestelakorik izan zitekealaka baitzihoan…

Ta? Zer moduzko negua dirudizue? Elurra itsasoraino. Ta 5 aldiz. Sarri gertatu al dira honelakoak?…

– Lehena, justu, udazkenaren azken astean, ilberrian hasita, ez dakit zergatik baina, koarta-tenporen lehen egunetan. Hurrengo egunak hegomendebalaren bisitaz bete zituen. Elurte berezi samarra: hotza, elur-hauts haize jolasekoa.

– Bigarrena, handik 3 astera, ilbehera egunetan, ilbehera-bezperatik Erregenetan hasita: elur-hauts arin haize jostalariak pilatua, bigarrenez ere.

– Hirugarrena, handik 3 astera, urtarrilaren azken 3 egunetan, ilbetearenetan, bezperatik hasita: elur maluta eta pinportaduna, menditik beherakoa. Hauxe beste urteetako elurteen antz gehien izan zuena.

– Laugarrena, handik 2 astera, ilberriaren aurreko 4 egunetan: elur kixkur hotza, bi lehennengoen brdintsua.

Handik bi astera koarta-tenporak izan ditugula kontuan izanik

Estimatua dago

Bidebarrietako Liburutegian martxoaren 10ean Zurgai aldizkariaren azken alearen aurkezpena daukazue, bertaratu nahi duzuenok. Arratsaldeko 19,30etan izanen da.

Zertara natorren abisu honekin? Gaur iritsi zaigu Arantzazura horren berri. Lastima da baina, ez dut uste joaterik izanen duenik. Noren izenean etorriko eta, kartazalean datorren Luis Villasante Kortabitarte behinik behin, joaten bada ere, ez dut uste ikusiko dutenik. Eskertzen diogu akordatu izana, beti fin portatu den Bilboko Udalari. Estimatua dago.