Epelondoko otamena

Atzoko euri epelaren onura kantatu nahi izan nuen arratsean. Biharamuneko otamenik ederrenari begizabal arrimatu natzaio gaur goizalba iratzarri deneko. Kuku sortak eta zozo koadrilla zirtolariak pozik ziharduen egunargi zabalez laketuta.

Baina, espero nuenak alaitu dit atsegin irrifarra eta argitu kopeta. Aurreko bi asteotan, apenas jarraitzen nion dozenerdi barraskiloren erretirari: gaueko ihintzetan labainki goxatzen saiatu ostean, txokora batere presarik gabe nola erretiratzen diren kontenplatzea gustuko zorra baitiet. Gaurkoan 5 dozena pasa barraskilo ongi puztuak ikusi ditut, harro-harro erretiroa hartuz txoko ilunerat.

Euri ostean etxe ilunetik irtenik ibili ohi diren besteak zizareak ohi dira. Aurten lurpeko behe samarrean gorderik egon ostean, badatoz apurka lurrazalaren gerturantz: baina, bat bakarra apartatu dut bidetik belarretara

2 thoughts on “Epelondoko otamena

  1. Atera dituk, bai. Baina, tamala hauxe ere: hik idatzi orduko, hor ikusten diat lehen aurtengo sagarroia bide erdian zapal-zapal egina. Min jaso diat. Egia duk gero eta gutxiago ikusten direla, gero eta gutiago direlako gure ingruetako sagarroi makur gajoak… Sarreratxo bat emango zieat sagarroitxoei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude