Laugarren jardunaldiak

Herenegun arratsean abiatuta, txoko erabat baketsuaren gozoa lasai dastatuz, halaxe itxi ziren talde oparo ondrosoan, Gandiaga Topagunean, Baketikeko urteroko jardunaldien arrastoan, hainbat lagun bilatzaile, elkarrekin solasaldi ireki bezain sakonak egiteko asmoz.

Baketik-ek bakea eta lehentasun etikoak ditu xede. Aurten urteroko jardunaldien laugarren ekitaldia antolaturik zuen, ohi duen prestutasun isil eta serioz. Apirilaren 23an ostiral arratsean hasi eta 24an, larunbatez sakondu eta zabaldu.

Bi jakintsu, pentsalari trebeak, zeuden jakinaren gainean, iazko hirugarren jardunaldiaren ostetik, aurtengo emanaz arduratzeko prestatzen. Victoria Camps bata, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko filosofia moraleko eta politikako kadetraduna, hainbat mahai ingurutan trebatua, eta Juan Martin Velasco teologoa bestea, Lovainako Unibertsitate Katolikoan filosofia doktorea. Gaiari heldu ta sakontzen biak saiatu ziren, txosten banakin.

One thought on “Laugarren jardunaldiak

  1. Zeinen alde handia dagoen zuen jarrera ireki, bateratzaile eta, hain zuzen ere horrelakoxea izaiteagatik, bakezaletik eliza ofizialak duen joera itxi, baztertzaile eta, hain zuzen ere horrelakoxea izaiteagatik, zaharkiturat. Asmo onen alde

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude