Postak zenduei

Zendu ezagun aipatuen izenean baietz etorri, -ez postariaren erruz-, kultur ospakizunetarako deirik, hala Luis Villasanteri deika, nola Bitoriano Gandiagari oles eginez. Postura trabes, nahi duenari, oraindik postariaren eskutik mostratxo bat baino gehiago baietz atera nik eskura

2 thoughts on “Postak zenduei

  1. Arteari deus guti ekarri zion Elvis Presleyren hilarrian beti lili sorta ederrak badaude, hots, haren jarratzaileei gogoratzen bazaie propaganda hutsaren muntaia zen

  2. Iaz edo orain pare bat urte izan balitz ere…
    Baina, bederatzi urte ta bi hilabete Bitoriano Gandiaga hil zela: 2001ko otsailaren 21ean zendu baitzen. Bederatzi urte eta bost hilabete datorren domekan Luis Villasante hil zenetik: 2000ko abenduaren 2an joan baitzitzaigun… Badira hilabete mordoa, laster, martxa honetan urte mordoska ere, bateren bat ohartzeko. Gaur bertan iritsi da beste kartazal bat Bilbotik aita Villasanterentzat… Ez diot erantsi nahi berez daukan baino garrantzi muttur gehiagorik, baina… gauza xelebre bat edo beste gertatzen dela seinalatu, hori behinik behin, bai…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude