Biktima ta biktimatxo

Ebasten hasita, askotara eta askotarikoak egin ohi dira lapurreta handi nahiz txikiak: hemen Arantzazun komuneko paper bilkariak, sarri horixe, eta edozein beste gauza; niri neroni, hogeitazazpiren bat urte izango dira, baina, oso ondo gorderik nuen bizikleta ere eraman zidaten eta

Bart ilbete

Ni loak ninduen, eskumuturretik erlojua aldenduta, 23,08 markatuko zuen puntuan. Orduantxe lo. Beste erlojuetan, ordu ofiziala omen denori ipiniko zuen, soldata hobekoa, 01,08, baina maiatzaren 28a, eta nirean 27a. Edozein moduz ere, bart jazo da hori dena, edo hori bakarra: ilargiaren betekada, alegia, oka egin ez badu.

Ez luke aparteko jazoerarik adieraziko, ez balitz koarta-tenporetako astea; alegia, pazkoa markatu ohi duen astesantuko ilargi betearen ondoriotako bigarrena hauxe: astesantuko asteartean, goizeko ordubi ta erdiak inguruan izan zen udaberriko lehen ilbetea. Apirilaren azkenetan bigarrena eta hauxe udaberriko hirugarrena, gauerdi aldean hau ere. Hurrengoak sanJoanak pasa eta sanPelaiotan harrapatuko gaitu. Udako giroa, egun hauetako trixte zozoa baino argiagoa izango ote da. Baina, isil nadin giro kontuekin, ez gaude alperrik koarta-tenporetan eta, Pentekoste asteko egun berexiotan, hain justu: Araotz aldetik ongi akordarazten gaituzten gisara, Trinidadeetako egun dontsuotan, halabeharrez.

Sagitarius zeinua egokitu zaio ilargiaren betetasun handiari. Aurreko ilgoraren antzera, eguzki zalea omen da. Hartara itzuliko da, bai. Baina, herenegungo asteazkena, atzoko osteguna, eta bart abiatutako ostiral hauxe bera eta

Kontua haizean ote?

Haize-egunak ez nuke esango, haizeen egunak, agian, bai; haizeen erreparo egunak ere, ez legoke gaizki. Erabat haizatu ote naiz, bada?

Nondik nora nabilen? Maiatz xelebre honekin harrituta. Lehen 16 egunetatik 10.a besterik ez zen libratu euri zarrastada bat edo beste jasotzetik. Aparte utzi beharko ditugu hilaren 3.a ta 4.a; bi horietan bota zituen 105 litro haien ekarria, alegia. Edozein moduz ere, 16 egunetan bustitik eta haize genero beretsutik, fijo. Hurrena, beste 11 egun eguzkitsuago, baketsuago, laket ta maitagarri hartzeko tamainakoak. Eta

Eolikoen martxa

Sarri entzun diet inguruko lagunei halako eta bestelako haizea dabilela, mendikaxkoen gaineko haizerrota eolikoen norakoari begira. Zein aldetara dabiltzan, hangoxetiko haizea dabilela esan ohi digute. Kirten altuaren puntako hiru adarrak nora, haizea handikakoa dugula barneratua dute, xelebreki.

Kirten altuon kirtenkeria halamoduzkoa dela azkar baieztatzen da, haize gutxiko tarte batzuetan. Halakoxea genuen atzo arratsgoienean, txoriak erretiratu eta isiltzeko orduan. Barregurea ere ematen zuen hor goiko espektakuluak: Elgea aldera, Aumategiko bizkar zabalean daudenak, ia erdiak geldi eta beste guztiak mendebaldera jotakean ziharduten. Guztiz normala zirudien ibilerak

Bart! Atzo edo gaur ilgora?

Niretzako atzo gauean zen, 23,43an justu, ilgora punttu xehatx ttat! huraxe. Lo pasa zitzaidan. Baina, ordutegi eta erlojuen dantza-ballet horretan, hara, gaur goizeko ordubiak 17 gutxian fortunatu omen, gaur goizeko 01,43an, alegia. Jakin beharko genuke, komenientzia zertan datzan, eguzkiaren ordu eta argitan (nahiz argi faltan) ibiltzean, ala erlojuaren abiada presazkoan fidatzean…

Niri bost axola, (5 hauek ez dira minutuak, noski, bestela dena atzeratuko luteke