Bitxiantzekoa

Herenegun artioko 56 egunetako euriak, ia bi hilabetekoak, eman dizkigu Arantzazun astelehen goizetik asteazken goizera, bi egunotako 48 ordutan. Atzoko erreka-marruen oihartzunetan, bihoa gaurkoan datu berexiantzekoa dirudidana. Alegia, 48 ordu nahikoak izan dituela, martxoaren 8tik maiatzaren 3ra arteko euri guztien kopurua berdintzeko. Euritsua ta umela izango omen zena, hara…

Martxoaren 7. ta 8.a, gehi 10. ta 11.a izan genituen aurtengo neguko azken elur-hautsen bisita ekarri zigutenak. Ordukoxetik hona, elur xelebre haien bi egun ere tartean ditugularik, denak iladan eta korroan hartu eta, 56 egun pilatuz, ia bi hilabete horietan, herenegun arte, 113 litro nituen batuak, 25 egunetan egin duelarik, dela lanbrotan, xirimiritan, edo ta euritantantsutan. Askoz gehiago espero zen baina, udaberriak pott egin omen du.

Bada, errepika nadin, astelehen goizeko lehen ordutik, gaur goizeko lehen orduotara, 48 ordutan, alegia, 114 litro utzi dizkigu maiatz maratzak. Bitxikeria besterik ez da. Horregatixe ekarri dizut.

2 thoughts on “Bitxiantzekoa

  1. bitxikeria interesgarria Pello,,,are bitxiagoa “Ez daude Erantzunak mezu honetan…” irakurtzea..(orain egongo dira, lehenengoa izango naizelako!), “ez zegoen erantzunik” esango ote du orain?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude