Eolikoen martxa

Sarri entzun diet inguruko lagunei halako eta bestelako haizea dabilela, mendikaxkoen gaineko haizerrota eolikoen norakoari begira. Zein aldetara dabiltzan, hangoxetiko haizea dabilela esan ohi digute. Kirten altuaren puntako hiru adarrak nora, haizea handikakoa dugula barneratua dute, xelebreki.

Kirten altuon kirtenkeria halamoduzkoa dela azkar baieztatzen da, haize gutxiko tarte batzuetan. Halakoxea genuen atzo arratsgoienean, txoriak erretiratu eta isiltzeko orduan. Barregurea ere ematen zuen hor goiko espektakuluak: Elgea aldera, Aumategiko bizkar zabalean daudenak, ia erdiak geldi eta beste guztiak mendebaldera jotakean ziharduten. Guztiz normala zirudien ibilerak

2 thoughts on “Eolikoen martxa

  1. aize erroten koklekua mendi gahinetan egiten da han gehio izaten delako aizearen abiada eta indarra, pixkat itxara aldatzen du mendi gahinri baino baino sistema ekologikoena izan daiteke ur errotekin batera zeren nuklearrak arriskuak ditu eta kutsakorra da eta eta ikatsez berotutako errotak oso kaltekorrak dira CO2 isurtzen dutelako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude