Bart ilbete

Ni loak ninduen, eskumuturretik erlojua aldenduta, 23,08 markatuko zuen puntuan. Orduantxe lo. Beste erlojuetan, ordu ofiziala omen denori ipiniko zuen, soldata hobekoa, 01,08, baina maiatzaren 28a, eta nirean 27a. Edozein moduz ere, bart jazo da hori dena, edo hori bakarra: ilargiaren betekada, alegia, oka egin ez badu.

Ez luke aparteko jazoerarik adieraziko, ez balitz koarta-tenporetako astea; alegia, pazkoa markatu ohi duen astesantuko ilargi betearen ondoriotako bigarrena hauxe: astesantuko asteartean, goizeko ordubi ta erdiak inguruan izan zen udaberriko lehen ilbetea. Apirilaren azkenetan bigarrena eta hauxe udaberriko hirugarrena, gauerdi aldean hau ere. Hurrengoak sanJoanak pasa eta sanPelaiotan harrapatuko gaitu. Udako giroa, egun hauetako trixte zozoa baino argiagoa izango ote da. Baina, isil nadin giro kontuekin, ez gaude alperrik koarta-tenporetan eta, Pentekoste asteko egun berexiotan, hain justu: Araotz aldetik ongi akordarazten gaituzten gisara, Trinidadeetako egun dontsuotan, halabeharrez.

Sagitarius zeinua egokitu zaio ilargiaren betetasun handiari. Aurreko ilgoraren antzera, eguzki zalea omen da. Hartara itzuliko da, bai. Baina, herenegungo asteazkena, atzoko osteguna, eta bart abiatutako ostiral hauxe bera eta

3 thoughts on “Bart ilbete

  1. Baziren zapatu gauerdiko haize boladari begiratuz konformatzen zirenak…
    Baziren, baginen, eta badira, elizak izendatu hiru tenpora-egunei erreparatuz konformatu izan direnak…
    Ziberuko gartak nola, Bizkaiko kontratenporek ere halaxe, Gipuzkoan ere bazen artzainik, Aralar aledean, koarta-tenporetako asteazkenetik aitzina, “hurrengo asteazkenari inportantzi gehiago” ematen zionik.
    Beraz, Xabi, joan den asteazkenetik etzirartekoak barne, erreparatzeari lotu nahi natzaio: azken hiru urteotan, kontu adierazgarririk antzematen zaiola ohartua baitnaiz.

  2. Ayayayyy pello, oraingoan pasa egin zaizkidala egunak. Orokorrean zuk esan bezela ezin altxa dabil, eguzkiari kosta eginten zioa ateratzea… Por zierto, aurten zein izan da lehena aritza edo lizarra?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude