Jarduera orduak

Goizeko hamarterdiak pasatxo. Zozoak isilik. Jatordua ote? Jarduera orduen taulan erreparatu eta, halaxe izan. Arrainak bezalaxe, hegaztiek ere badituzte beren jarduera orduak, auskalo zerk, sei ordutik sei ordutara jatena bila, otordutara daramatzatenak. Gaur goizeko 10,22ean zuten otordutarakoa. Euritan jardun behar, -euriak ere bere jarduera uneak baititu-, goseak janbila abiarazi dituenetik: abiarazi, (ez habiarazi), kabitatik kanpora dabiltz aspaldian eta. 11 zozo, zortzi gazte, udaberri honetako kumatakoak libertiaraz naute orduerdi pasatxoz. Gurasoak ere hor zituzten, inguruan, bi ikusi ditut moko hori luzexka kanturako ez baino, landalan prest zutela, huntzaren pipita beltx bustiak kazka-kazka, jandajan

Txuriurdin, txuriberde

Pernando Amezketarraren odol-txinpartak (Bengoetxeatarrenak, alegia) sentittu ditut zainetan gora (ta behera, noski; bestela ez dauka bihotzak bidaien eta geltokien normak eta legeak zintzoki betetzerik, horiek ez betetzea, demokrazian bederen, bekatu larria bailitzateke)

Mahaiko predikua

Gaurko ebanjelioa, Lukasenetik (7,36), Simon farisearraren etxeko otordutik datorkigu. Orduko jantokia gogoan, mahaiko pasadizo hau bitxia suertatzen da, bertan ageri diren 3 pertsonen bihotzondoa eta bakoitzaren emana ezagutzeko. Izango zen gaurkoan prediku eta sermoirik sakon bezain esanguratsurik. Nik goizean bat entzuteko ditxa izan dut: baita beste hainbatek ere, eta gustatu zaie nonbait. Lagun batek deitu eta,

Ametsetan ikasten

Koostata! Asko kostata! Benetan beldurra bainien nik ametsei, txikitan beldur handixkoa, ametsei niena. Negartxilio galantak egindakoa naiz eta susto batean gurasoak altxarazi, zenbat bider, amets beldurgarrien habi baitzuen Pellottikiak nire baitako txoko gorde ilun hartan. Ez gentozen bat, eta deiadar nengion nik bion arteko ondoez eta onezari. Olaberriko elizan ebanjelioak atera zizkiguten: Beasaingo geltokitik, oinez, nola bestela orduan, 1945ean, urte ta erdiko Pello mutikottikia besotan hartuta, goiko eliz hartara, amaren eta amamaren besotan jaso nindutenean

Urak dakarrena

Badu estimaziorik, nola ez bada, bizia bada?

Gaur heldu zaizkit Espania aldeko eurien kontuak. Irailean hasi eta abuztu azkenerakoa hartzen da urte meteorologiko ofizialtzat: hori horrela, kontent eta pozik dira penintsulako gure lagunak lehen sei hilabeteekin. Udazken-negualdiak hartuta, penintsula eta Kanariar irletan, irail-urri-azaro, oso lehor, euri gutxiz, iharrak penatuta joan zitzaizkien. Gureotan, 605 litro oparitu zitzaizkigun: batezbesteko 444ak 161ean gaindituta.

Abendu-urtarril-otsail-martxoak, ordea, iazko pena siku ihartu guztiak gainditu eta, bai Andaluzi aldea, baita hego-mendebaldea, Extremadura nahiz bi Gaztelaldeak, urez gainezka, zopatuta utzi dizkiete.

Gurean, urtarrila izan genuen salbuespen, bi elurte eta guzti: batezbesteko 192en aldean, 286 baikenituen. 114 litro gehiagoko horien emana estimatua izango zuen lurrak, eta eskerrak neguko bihotzeko hilabete horri, aldameneko beste 4 hilabeteak, apirila ere sartuta, neguak emankorrean portatzen dakiela jakinik, zekentxo pasa baitziren lauak ere. Abendaren eta otsail-martxo-apirilen ekarria hauxe genuen: 378 litro, eskastxo aukeran 120 egunetarako; urritxo, lau hilabete horien emana, batez ere, lauen batezbestekoa 660 litrokoa izan ohi dela kontuan hartzen badugu.

Espainia aldeko emana, zehazkiago nolatsu joan zaien? Begira:
Abenduak, normaleko batezbestekoa, orohar, bikoizturik eman zien.
Urtarrilak, %43 gehiago.
Otsailak, batezbestekoaren bikoitza; penintsularen erdialdean, Gaztelaldean eta, hirukoiztu ere bai.
Martxoak ere, urterokoa gainezka %50ean.
Horrela, aurten, udazken ta negu, irailetik martxoaren azkenera, zazpi hilabeteok hartuta, lehen 3 hilabete lehorrak barne, hala ere, azken 40 urteotako euritsuenen zerrendan, 3.mailan kokatu zaie Espainiako penintsulan (Portugali ixkin eginda, noski).

Badute, bai, pozik egoteko arrazoirik: euri bustiari dagokionez, ez dute krisialdirik. Zalantza, betikoa: zer ote datorkie udaldian?

Bi ballet xume

Herenegungoan bi hegotxo xut zebiltzan elkarri segika ballet lurrekoan. Ballet-kolpe ta pauso Strawinskyar kizki-kazkakoak ziruditen, bi dantzarinak aurrena, eta bi pare xinaurri arinen hankapuntta airosotan gero.

Berrehun metro joango nintzen, Udaberri Sagarako soinu-erritmo eta tankatekoak gogo-pausotan nituela, eta hara non geldiarazten nauen bigarren ballet planeatze airoso finagokoak: berdexka da azpiko mitxirrika tximelot hostoan gelditua; hori argia, pinpilinpauxka goi parean ingumaka darabilkion tximirri-mitxirri arina. Hurbilerrespetoak geldi galgatu nau ez nazaten antzeman. Lullyar hegada-ballet pausatu baten keinu minuetar geldo-geldiak eskaintzen dizkio goitik hori bixiagoak. Behekoaren hegats punttetan ezker-eskubi, aintzin-gibel, beti airetik hegaka ukitzen du musuka

Bi ballet xume -1-

Xumeak biak, baina politak?!?

Atzo arratslehen argi beroduna zen, sapatsu punttu bat zuena, xinaurri eta tximelet berenean sentitzeko tamainakoa. Han nindoan begiak zabal-handitan gizentzen, entzumena guriguri goxamenez gainezka, usnamena akazilore xorabioz mozkor punttua harrapatuta, behatz puntten artean hurritzostoa batean, zumarrostoa bestean, bien arteko ukimen koxka nola neurtu asmatu ezinik

Afrikandugu

Inaugurazio ekitalditik nator. Gandiaga Topagunean arratsaldeko seiretan abiatu da Afrikako astea 2010. Bertan izan da Gema Zabaleta Euskao Jaurlaritzako kontseilaria. Jaso du txalo ederrik bere sarrera mintzaldiak. Egoki jardun du, eta halaxe iritzi dio bertan bildua zen taldeak. Ia bi dozena beltxaran zenbatu ahal izan ditut: asko poztu nau beren presentziak. Bada tartean gotzain bat, ez hemengoen jazkera nabarmenagoak erakutsiz; badira frantziskotarrak, Laku Handien herrialdetan lan egiten dutenak, eta badira hainbat alorretako jakintsuak, gizaseme nahiz emakume, astean parte hartuko dutenak.

Ekainaren 7tik 12ra Arantzazu Afrikarekiko elkargune bilakaturik daukagu, koloreanitz eta pozik: bada irrifar zabalik. Afrikako independentzien 50. urteurrenean Afrikari buruzko IV. aste honek Afrikandugu proposamenaren indarguneak eta alderdi ahulak egiaztatu nahi ditu Laku Handien herrialdeko adiskidetzeari dagokionez. Aurreko urteetan bezala, Mbuyi Kabunda irakaslea izango da Astearen zuzendaria. Baina ez diezaiodan kendu berari hainbeste gustatzen zaion izendapena: Ni Lehendakari naiz hemen, esaten digu aldez alde doakion barre eta algara tarteko.

Asmoa eta xedea, Afrikari buruzko IV. Astean, hauxe genuke: badira lankidetzarako senidetze saiakera batzuk; haien irudia partekatu eta bultzatu nahi duen proposamen horretan sakondu nahi dugu elkarrekin. Laku Handien eskualdean eta berradiskidetzearen gaian jarriko dugu arreta.

Ordutegiari buruz esan, 18.00etatik 20.00etara izango dela asteko 5 egunotako ikastaroa. Honako gaiak jorratuko dituzte, segidan datozen hizlariek:

Astelehena 7:

Koarta-tenporen peskizan

Bitxia, benetan, aurtengo koarta-tenpora hauena. 10 egun primerakoak izan genituen maiatzaren 16tik 26ra. Maiatzaren hasiera euritsu eta makurra izan bazen ere, gero beste aste eta erdi horiek gozatu zuten ederki, eta baita natura panpirin-pinpirindu ere.

Baina, hara! Pentekoste ondoko asteazkenak hor ekarri zigun egun tapatu gaixoantza: eguzkia omen genuen goizetik garbi iragarpenen agindutara, baina, keba! Eta ordutik, eguzki orduak %20tik beheiti ibili dira aste osoan. Aire gaixotua izan dugu, baserrian ikasi genuenez, aro ustela: egunari begizbegi begiratu eta, sukardun haurtxoaren begi bustiantzak ikusten zizkiozun airean: gaixo, gajoa! Airearen umiditate ezko hori, behar baino goitituagoa ibili da, saneatu ezin nabarmena izan du. Egia da, euri-euritik ez duela askorik eman, ezta gutxirik ere: apenas egin duen euririk zortzi egunotan, ez bada kosta aldeko txokoren batean edo. Mendi inguruotan lanbro apur bat eta langarzirin beste pixka bat: denera, ekaitz bat eta guzti, 11 litroxka trixte.

Eta, ikusi duguna, pozik batzuk, ez hala beste askok, horixe da: asteazkenetik asteazkenera, juxtu gartak edo koarta-tenporak markaturiko zortzi egunotan izan dela hori guztia, zeren badirudi atzo arratsetik berriro airea egokitu eta saneatu digula.

Aste honek tankera onik ez du ekarri; gorrin traza gehiago izan du udagiro sano batena baino; sargoritik gehiago ekarriko du bero lehor on ta sanotik baino. Giro ustelaren propaganda gehiegi egin du pasa den tenporetako aste honek. Egun garbi segidokorik? Ez nintzateke ausartuko holako segidokoak iragartzen

90.a

Ez da amaren urteengatik, halaxe dituen arren gure ama Doloxek. 90 hauena, atzokoa azkena, dena borobildu duena (borobildu diot, biribil hori txorrotxegia eta borobil gutxigi duena baitirudit, hitzaren musikalitate xorrotxari begiratuta, alegia)