SanInazio bezperan

Lan ongi egina
Bide Irisgarrien Sarearen barruan, Larraitzkoarekin batera, hemen daukagu Arantzazutik Gomistegirakoa, erdieginean, egia; baina, laster lasterkaldiren bat emango ote dioten, hala diote esperantzaz espero dutenek. SantoKristotik abiatu eta han joan naiz: baita gustatu ere, aste honetan, Diputazioko langile pare batek egin duen garbiketa aratza. Erabat errematatu gabe, baina, poxpolin-poxpolin utzi dute maisuki garbiturikoa. Joan den asteartean Traskailketaz mintzo banintzen, halaxe egindako lan itsusiagatik, gaurkoan txapela kentzeko tamainakoa egiten ari direla aitortzen dut

Armiarmaren afaria

Inurri hegalariak halako egun berexi batzutan ateratzen dira hegaka. Aurten, ez naizela egunoroko erreparale aitortuz, derradan halere, hirugarrenekoz ohartu naizela xinaurri bixkorren presakako ibileraz. Gaur arratsean, txingurri ipurtaundi hegazkako dorpetxoak nabaritu ditut, asko, saldoka. Armiarmen sareetarat ipini diet GPSa, eta han amaitu dute ibilaldia batzuk: hatzamar handion poza, hartu eta kabirat (K2rako bidean paratu dizkiedan orduko

Uztaileko ilbetea

Bart, 1,38 puntuan bete da erabat osoki ilargi betea. Lastime! Apenas ikusiko zen gure inguruotan, zerualde tapatuxeak ez baitzuen ikusten uzten ahal. Aquarius ikurrari egokitu zaio oraingo laurdenkatxoaren punttua. Airea du bere ezaugarri nagusia.

Gainerakoan, lehengo lepotik daramake bere ekarria. 54 egun igaro ditugu koarta-tenporen azken asteazkenetik. 5 ere ez dira izan egun total garbiak: goizetik ez bada arratsetik, edo gaueko lehen ordutatik, hor izan da zelatari itsasoko lainateri zarpailtxoa, mendibizkar eta muinolepoetan korbataturik, ezin erabat garbituz. Eguzkiordu dezenteko egunak bai, baina lainorban zuriak goietan ere, aporrillo eta apopillo, beti hortxe, mendiei lepoa ferekatuz ta freskatuz. Ez dauka erraza aurtengo udako aireak behar beste sendatzen. Hainbeste laino xaxtar eta hain euri gutxi ekartzea ere, markak puskatzeko tamainakoa gerta leike aurtengoan.

Saramago Arantzazun

Vatikanoko berripaper ofizialak epelak esan zituen Saramago handia hil berritan. Nik dakidala, hitzjosle handi ta fina, pentsamentuen taillerra hain egokia ta aberatsa zuena, behartsuengandik gertuago ibilitako pertsona genuela, boteretsuengandik baino. Ez zien bada horretxek emango min